
Julen Garraldak (Urretxu, 1969)magisteritza ikasi eta irakasle lanetan inguruko ikastetxeetan ibilieta gero bere lehenengo bidaia Ertamerikara egin zuen. Handik aurreraLatinoamerikan barrena ibili da, kiribilka, bi punturen arteko bideriklaburrena biderik ederrena dela amesten. Orain Urretxun da, printzipiozluzerako gelditzeko asmoz, ez baita bakarrik etorri.
El Salvador izan zen zure lehenengo jomuga, zergatik?
Ertamerikakasko erakartzen ninduen, gogoan dut aurretik anaiarekin batera IraultzaSandinistari buruz heltzen ziren albisteak jarraitzen nituela.Gerrillari ohiez osatutako komunitate batean izan nintzen lau hilabetezKomite Internazionalistekin. Etorri nintzenean hara begira gelditunintzen ezinbestean.
Hurrengo saltoa nora egin zenuen?
Xaman izeneko herri batean egonnintzen, Guatemalan. Oso aberasgarria izan zen niretzat herri hartanejertzitoak sekulako sarraskia egin berri zuelako, eta lehenengo aldizGuatemalako nekazari indigenen kasuan, komunitate hartako kideekpairatutakoa nazio mailan eta nazioarte mailan salatu zuten; orduraarte isildu egiten ziren. Haren guztiaren luxuzko testigua izannintzen. Urtebeterako joan nintzen eta hiru urtez gelditu nintzen.
Ondoren Hego Amerika.
Hemendik Buenos Airesekoaireporturaino eramango ninduen txartelarekin atera nintzen,motxilarekin eta kanpin dendarekin. Hamalau hilabetez Argentina,Uruguai, Txile, Bolivia eta Peru ezagutu nituen. Kiribilak egindaitezke mapa baten gainean bidaia hartan egin nituen bihurgune etabizitako gora-beherekin.
Zergatik Latinoamerika?
Hango idazleek, mugimendu politikoek, eta behin joan eta gero, hango jendeak ere bai, asko erakartzen naute.
Zer du, bada, hango jendeak?
Gure berdinak dira eta desberdinakera berean, guk lotuta ditugun korapilo ugari solte dauzkate, batez eresentimenduak eta afektibitatea erakusteko orduan. Gu garenaren osagarridira.
Saltoka gabiltzala, nora goaz orain?
Gertuago, Marokora eta Santiagobidera. Santiagoko bidea oso berezia izan zen. Bizitzaren metafora da,barrurako bidaia, nik horrela bizi izan nuen eta, kontraesankorrabadirudi ere, bizitzan egin dudan bidaiarik bereziena dela esandezaket.
Brasil gelditzen zaigu, ezta?
Bai, Lurrik Gabeko LangileenMugimendua ezagutzeko irrikitan nengoen eta Brasilera joan nintzen. SaoPaulora iritsi nintzen kasualitatez eta han berrogei urte daramatzanJose Mari Leturia zumarragarraren etxean egon nintzen hilabete batez.Gero, Salvador da Bahiarako bidean Governador Valadares (Minais Gerais)hiria ezagutu nuen, eta bost hilabetez gelditu nintzen langileenmugimendua ezagutzen.
Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduaren oinarriak zeintzuk diren azalduko al zenuke?
Produktiboki erabiltzen ez denlur-eremua okupatu daitekeela dio Brasilgo legeak, eta mugimenduhonetako kideek lege horri helduz lurrak okupatu eta jabetza lortzensaiatzen dira. Bi une daude, bata okupatzeko zain daudenean Ðbizibaldintzak gogorrak diraÐ, eta bestea lurrak okupatu dituztenean. Nikbi egoera horietan haiekin bizitzeko aukera izan nuen, eta hemen ereluxuzko gonbidatua izan nintzen. Okupazioa egin eta lehenengo gauzaeskola eraikitzea da, gero lurra landu. Ni irakasle lanetan aritunintzen.
Ez al zinen Bahiara iritsi?
Ez, Jorge Amadoren eleberrien bitartez bakarrik. Valadaresen gaur egun nire emazte dena ezagutu eta han geratu nintzen.
Eta orain hemen zara, zure familiarekin batera. Luzerako gelditzeko asmoz?
Niretzat bueltatzea beti beharrezkoaizan da. Hemen atzerrian bildutakoaren kontzientzia hartzen dut, hemenni naizen haria biltzen dut. Printzipioz gelditzeko asmoa dugu.Brasilen gure bizitzan goitik beherako aldaketak egiteko unea zen etaetortzea erabaki genuen, batez ere gure alabak orain horrelako aldaketabat arazorik gabe bizitzeko adina duelako.
Oso desberdinak al dira hango eta hemengo bizitzak?
Bai eta ez. Han aberats eta pobreenartean amildegia dago, tartean ez dago espazio gehiegirik; hortaz,aberatsa ez bazara zure ekonomiak bizirauteko besterik ez du ematen.Oinarrizko beharrak asetzeko han diru gehiago behar da hemen baino, etagure alabaren heziketarako baliabide gehiago hemen izango genuelapentsatu genuen.
Brasil, ordea, zugan dago nahitaez.
Bai, hangoa ere sentitzen naiz, hangoa da nire familia eta han ere gure etxea dago.
Bidaiari baten bihotza toki bakar batera ohitzen al da?
Familia osatzen duzunean denadesberdina da. Orain bidaiatzeko modu desberdinak asmatu beharko dituguhiruron artean. Irimora joatea ere bidaia izan daiteke. Bakoitzak berebidaia egiten du, batzuk beste batzuk baino kilometro gehiagorekin,bizitza bera bidaia baita.