Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ostadar mendi taldea: 25 urte... eta gehiago? (130.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/10/24
Otamotz
Urretxun eta Zumarragan, Euskal Herriko gainontzeko tokietan bezala, mendizaletasuna aspaldiko kontua da. Ostadar sortu aurretik, Oargui ardura-tzen zen irteerak antolatzeaz. Azken hau desagertu zenean, elkarte berria sortu zen eta Fernandez izan zen lehen presidentea. "Oargui gainbeheran zen eta urte hartan Gipuzkoako Oargui ia guztiak desagertu ziren. Goierriren mendi saila ere ez zebilen batere ondo eta, beraz, federatu agiria lortzeko Legazpiko Izadi Zaleak elkartera joan behar genuen. Uda horretan bertan gure mendi taldea sortzea erabaki genuen. Nirekin batera, Aleman, Alex Orbegozo, Kalili, Gaztañaga… izan ziren bultzatzaileak. Egunkarian oharra argitaratu zen eta bilerak izan ziren. Jende askok erantzun zuen".
Udalek begi onez ikusi zuten ekimena. "Urretxuko Udalak ere dirulaguntza ematen zigun eta lokala uzteko asmoa ere bazuen. Zumarragako Udalak, urre-txuarrek egoitza utzi behar zigutela jakin behar zigutela jakin bezain pronto, lokala eskaini zigun", oroitzen du Fernandezek. "Herri batean edo bestean egon, hasieratik oso argi genuen Ostadar bi herrietakoa zela. Berdin zi-tzaigun lokala alde batean edo bestean izan", aipatu du Albisuak.
Hasieratik, bota duten arte, Luistarren etxean izan dira. Orain, kultur etxera joan dira. "Luistarren etxean solairu osoa guretzako genuen. Bertan diapositiba proiekzioak eskaintzen genituen eta horretarako horma zuriz margotu genuen. Logotipoa ere paretan margotu genuen", dio Fernandezek. Logotipoa nork diseinatu zuen ere gogoratzen du. "Jesus Mari Orbegozok eta bere arrebak egin zuten".
Izena, berriz, asanblada batean hautatu zen. "Norbaitek proposatu zuen eta inongo arazorik gabe onartu zen. Garai hartan asanbladek indar handia zuten. Lehenengoak, elkartea sortu aurrekoak, Legazpi kalean egin genituen: Alex Kirolak dendaren behin-behineko lokalean", aipatu du Albisuak.
Garai bateko irteerek arrakasta itzela zuten. "Oso pozgarria zen. Batzuetan bi autobus betetzen genituen. Koadrila osoak joaten ginen eta nirean, adibidez, 20 bat lagun ginen. Hilean behin irteera bat antolatzen genuen, baina horretaz gain beste hainbat ibilbide antolatu ditugu beste elkarte batzuekin batera", azaldu dute Fernandezek eta Albisuak.
Fernandezek mendizaletasuna "erabat" aldatu dela dio. "Lehen taldean joaten ginen, autobusetan. Orain, bakoitza bere aldetik joaten da, bere koadrilarekin, etaez du mendi taldeez ezer jakin nahi. Garai batean ez zegoen horrenbeste auto eta Aralar eta Aizkorri baino urrutirago joan nahi bazen, Ostadarrekin joan behar zen. Ostadar sortu aurretik, ezagunen autoak eta trena erabiltzen ziren. Gure taldeak Goldenek bezainbeste bikote elkartu ditu ia…".
Urteurreneko ekitaldiak prestatzeko garai bateko argazkiak ikusten aritu dira eta nostalgia piztu zaie. "Diapositibetan ager-tzen den jende askoren berri ez dut dagoeneko. Bestalde, norberaren burua 25 urte gazteago ikustea ere…", dio Fernandezek.
Aspaldiko urteetan, berriz, beti jende berak parte hartzen du irteeretan. "Urtarrila aldean bikote berriren bat etor-tzen da, baina martxorako etortzeari uzten diote. Kontuan izan behar da urte hasiera txangoak direla hemendik gertuen egiten direnak", dio Albisuak.
Ostadarrekoek, mendi irteerak antola-tzeaz gain, beste zerbitzu batzuk eskain-tzen dituzte: mendiko materiala uzten dute, liburutegia ere badute, Mendi Astea antolatzen dute… "Orientazio eta eskalada ikastaroak antolatu ditugu, jendea eskiatzera eraman dugu, haurrentzat txangoak antolatu ditugu, rokodromoak guk prestatu genituen, Sugandila eskalada taldeari babesa eman genion… Jende gaztea inplikatzen saiatu gara", oroitu du Luis Albisuak.
Urte hauetako guztietako garrantzitsuena jendearen arteko harremana dela diote hirurek. "Beti giro ona izan dugu. Aberasgarriena gure arteko harremana da. 25 urte eta gero, Ostadarri esker, oso ezberdinak garen pertsonak lagunak gara. Hori da garrantzitsuena. Bestalde, mendizaletasuna bultzatu dugu. Horretarako hamaika ordu sartu ditugu".
Elkartearen funtzioa ere aldatu dela diote. "Mendira joateko sortu genuen, baina geroz eta tramite gehiago egin behar ditugu. Paper artean mendian baino denbora gehiago ematen dugu", aipatu dute. Dagoeneko 300 bat irteera egin dituzte. Euskal Herrian ez ezik, Pirinioetan, Picos de Europan eta Alpeetan ere izan dira.
Gehien gogoratzen duten pasadizoa hasi eta berehala izan zen. "Bigarren edo hirugarren txangoan autobusa behar baino jende gutxiagorekin itzuli zen. Belaguara joan ginen eta dagoeneko autobusetik oso gertu geundela, lainoa sartu zen. Ez zen piperrik ikusten eta sei bat lagun galdu egin ziren. Nafarroako suhiltzaileen eta Frantziako jendarmeen laguntza izan zuten eta El País egunkarian albistea etorri zen, galdutako guztien izenekin. Sekulako barreak egin genituen".
Egun askoz ere zailagoa da mendian galtzea. "Lehen nola hala joaten ginen. 1990etik hona askoz ere hobeto presta-tzen ditugu irteerak. Luismi taldean sartu zen eta txangoak hobeto prestatzeari ekin zion. Ibilbidea bakarrik edo lagunen batekin egiten du taldearekin joan aurretik", diote.
Urteurrena ospatzeko asmoa dute. Hasteko, azaroan Mendi Astea izango da. Aurten bost emanaldi izango dira eta taldeko kideren batek 25 urte hauetako laburpena eskainiko du. Argazki erakusketa bat prestatzeko eta pasadizoen liburua argitaratzeko asmoa ere badute.
Etorkizunean, ordea, zer ospatu gutxi izango dela uste dute. Fernandezek elkarteak bere bidea amaitutzat eman beharko lukeela uste du. "Aldaketa sakona gertatzen ez bada, Oarguiren moduan bukatuko dugu", dio. "Jendea federatzeko besterik ez da elkarteetako kide eta zer edo zer gehiago egin beharko luke. Asanbladetan 10 bat lagunek parte har-tzen dugu eta jarraitzeak ez du zentzurik. Jendeak materiala eskatzeko eta federatzeko bakarrik sentitzen du gure beharra, baina ez gara denda bat. Uzten dugunean, beharbada, Ostadarren falta nabarituko dute. Mendi talde ia guztietan egoera bera bizi dute. Handiek biziraungo dute, baina txikiak desagertu egingo gara. Behin baino gehiagotan egon gara dena uzteko zorian eta halako batean hori gertatuko da. Ez dugu etorkizunik: elkarteak denbora kentzen digu eta ez dugu saririk ikusten. Gure ezagunekin mendira joateko ez dugu mendi talderik behar: ez dugu zertan asteartero eta ostegunero bertan egon behar, ezta 200 agiri tramitatu ere".
Albisuak ikusten duen itxaropenerako arrazoi bakarra kultur etxean egoitza berria izango dutela da. "Oso lokal txarrak izan ditugu. Legazpin, berriz, elkarte gastronomikoa dute. Kultur etxeko egoitza orain arte izan duguna baino erakargarriagoa da".

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT