Aste osoan zehar oso agerikoa izan da mugimendua hilerrietarakoerrepideetan, atzo ere hala izan zen. Gaur udaltzainak arduratuko dirazenbait herritan trafikoa bideratzeaz gune horietan.
Etorkizunari begira ez dago guztiz argi zergertatuko den gaurko eguneko ohiturarekin. Loreak saltzen dituztendendetan erosleen bataz besteko adina «nahiko altua» dela aipatzendute. «Argi dago askok gurasoek hala nahi dutelako egiten dutela, bainaez norberaren ekimenez. Beraz, hemendik urte batzuetara auskalo berdinsalduko dugun ala ez. Momentu honetan Santu Guztien eguna eta AmarenEguna da lore gehien saltzen diren bi data, eta hori ez da egun batetikbestera aldatuko», diote lore saltzaileek. Bestalde,gaur Santu Guztien eguna den bitartean, bihar Arimen eguna izango da.Askoz jende gutxiago biltzen du data horrek hilerrietan, baina badagonahiago duenik, «bakean egoteko aukera gehiago» dagoela eta.
Loretan 40 euro gastatzen du erosle bakoitzak
SantuGuztien eguna ezin da Goierrin lorerik gabe ulertu. Hildakoenhilobietara loreak eramaten dituzte senitartekoek, ez bakarrik eguneanbertan; astea hasi bezain pronto hilerriak lorez apainduta agertzendira. Tradizioak tradizio, lore saltzaileek dioten arabera, ohiturahorretan parte hartzen duten herritarrek 40 euro gastatzen dituztebataz beste loreetan.
Urriko lehenengo astean hasten da jendeaenkarguak egiten. Batzuek sortak nahi izaten dituzte, beste batzueklorontziak eskatzen dituzte. «Saltzen ditugun lore gehienakhorma-hilobietan jartzeko lorontzietan saltzen ditugu. Dena dela, geroeta sorta handiagoak saltzen ditugu panteoietan sartzeko», dio ClaraProvanzak, Zumarragako lore-denda baten jabeak.Lore-saltzaileentzat maiatzeko Amaren Egunarekin batera Santu Guztien eguna da lore gehien saltzen dituzten eguna.
«Nire ustez, jendeak betidaniko tradizio gisa hartzen du egun honetaneuren hildakoei loreak eramateko ohitura. Nahitaez eginbeharrekozerbait da, eta ezin da urteko beste edozein egunetan egin, gaurkoegunean egin behar dela uste dute».
Lore mota bat baino bestea aproposagorik ez dago egun honetarako:klabelinak, ezpata-loreak, arrosak… Guztiekin sortzen dituztelore-sortak, beti ere koloretsuak.
Santu Guztien egunean hilerrietako bakea hautsi eta herritar ugarihurbiltzen da euren hildakoei loreak eramatea. Eguna amaitzen deneanhilerriak lorez apainduta gelditzen dira. Ondoren, loreak ximeltzendiren heinean, senitartekoek hondarrak jaso eta hilobiak garbi uztendituzte.
artikulu honek Goierriko Hitzaren webgunean jarripena du. Egin klik hemen artikulu osoa irakurtzeko.