
Josetxo Intxausti harakina etaabeltzaina da. Berak hezten ditu behiak, gerora bere harategiansaltzen ditu. Berarekin egon gara mingain urdinaren gaitzak erosleoinola ukituko gaituen jakiteko.
1.- Hasi al zarete bai harakinak,bai abeltzainak gaitz hau nabaritzen?
Bai, noski hasi garela nabaritzen.Diputaziotik eskutitzak bidaltzen ari dira, gaitzaren berri emanazeta nola aurre egin adieraziz. Harategietan ordea ez da ezernabaritzen eta ez dut uste nabarituko denik epe motzera. Jendeakgaldetzen dit, baina gehienbat kuriositateagatik galdetzen didalauste dut, ez beldurra duelako. Eroslea horrenbeste informaziorekinsaturatua dagoela iruditzen zait, horrenbeste beldur zabaldu nahiizan da! Hasiera batean oilaskoetan dioxinak zirela, gero behi-zoroengaitza, eta abar. Ikusi dute ez dagoela zertan beldurrik izan.Gainera gaitz hau ez da gizakiengana iristen.
2.- Alarma handiegia izan deladeritzozu orduan?
Baiezko esango nuke. Beti ematen zaio“bonbo” handia honelako kasuei. Baina gaitza kontrolpean dago.Txertoak ematen hasiko dira, txertoekin edo txertorik gabe, gaitzaezin da gizakiongana heldu, abeltzainok galerak izan ez ditzagunhartu dute neurri hori. Abereen artean oso kutxakorra baita.
3.- Orduan erosleak lasai ibiligaitezke?
Bai,bai. Inolako zalantzarik gabe.Kontrol asko pasatzen ditu abere batek bere bizitza osoan. Hiltzerakogaraian ere kontrolak asko dira. Gainera gaitz hau ez dagizakientzako kutsakorra. Bai ardikiak, bai behikiak (baita hauenproduktuak ere; esnea, esnekiak) lasai asko jan ditzakegu.
Mingain Urdinaren gaitza
Mingain urdinaren gaitza eltxoektransmititzen duten gaitza da. Hausnarkariei eragiten die gaitzhonek. Gehienbat behi eta ardiei. Gaixotasun hau ez da esne, esnekiedo haragi bidez kutsatzen, beraz zaila edo ezinezkoa dagizakiengana iristea. Halere hausnarkarien artean oso kutsakorra daeta heriotza erraz eragiten die, batez ere ardiei. Gaitzak 5 eta 20egun inguru behar ditu animaliaren barnean inkubatzeko. Inkubazioprozesu horren ondoren gaitzaren sintomak ageri dira: abortuak,sukarra, mukosa jarioa, eta abar. Heriotza tasa %50 da ardien kasuaneta zertxobait gutxiago behienean.