Albaola elkarteak 2006. urtean
espedizio bat antolatu zuen. Euskal Herriko itsas iraganarekin loturiko Kanadako kultura-agenteekin harremanetan jarri ziren eta
XVI. mendeko txaluparen erreplika egin zuten (gaur egun Pasaiako euskal baleazaleenmuseoan ikusgai dago).
6 astetan haizearen indarra eta arraunak erabilik
Quebec-etik Red Bayneraino (Labrador) joan ziren.
Bidai horretan gertatutakoak kontatuko dizkie
Jon Maia bertsolariak Gainzuri ikastetxeko gaztetxoei euskararen egunaren ospakizunetako programaren barnean.
Otamotz.com-en ere
Jon Maia, Riomundori buruz hizketan jarri genuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide