Abenduko feria ganadurik gabe
Abenduko ferian ez da ganadurik izan aurten, aurreko urteetan bezala.Anjel Errazu nekazaritza batzordeko kidearen arabera «oraingoan ez diraganaduarekin etorri egoerak horrela aginduta».
Ohi bezala lanabes ugari eta landatzeko zuhaitzak ere zozkatuzituzten atzo, Urretxuko Gernikako Arbola plazan egin zen ferian.
Baserritarren topagune
Urretxuko nekazaritza batzordeak urtean bi feria antolatzenditu. Abendukoa eta martxoan hurrengoa, baserritarrentzat biak.Tradizio luzea dute bi feria horiek Urretxun, mende askokoa. Ohiturazbaserritarrek euren artean produktuak saltzeko eta trukatzekoerabiltzen zituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide