.jpg)
nahi nuke bertso txokora,
Zumarragako plazan izan zen
ekitaldi bat gogora.
Lagun giroan sortuta egin den
apustu baten ildora,
gure herriak hurbildu dira
berriz baserri-girora,
herri-kirolak indartsu daude,
bizirik da GIZON-PROBA!
800 lagun baino gehiago
plazan bazen nahiko saltsa,
garaipena nork eskuratuko
zuen zaleen zalantza.
Plaza erdi bat gora-behera
demak Urretxura martxa
nahiz egin zuen, jendea gogoz
gelditu zelako antza,
ikuskizuna ez da bukatu
bidean da errebantxa!
Ezkio-Itsaso, Zumarraga ta
Urretxu elkarren aurka
plaza beteta, jendea bero
oihu eta zalaparta.
12 gizon inguru indarrez
harritzarrari tiraka…
Bukatu nahi dut errebantxako
pronostikoa botata:
Ezkio-Itsaso menderatuko
duen herririk ez da-ta.