
Aldaketen asmoa «zerbitzua zabaltzea» da. «Izan ere, oraindikez dakigu jendeak nola erantzungo duen larunbatetan», azaldu du kulturetxeko arduradun Izaskun Larrañagak. «Momentuz egunerokotasuneanarratsaldez askoz ere jende gehiago ibiltzen da, mugimendu handia dago,baina ez dugu oraindik balorazio sakonik egin». Kultur etxea urriaren22an ireki zuten, eta ordutik hona zerbitzuak, ikastaroak etaelkarteentzako baliabideak abian jartzen joan dira. «Oraindik ere irekiez duguna KZgunea da, kanpoko arazoak direla eta, baina berehalazabaltzea espero dugu, horretan ari gara behintzat. Momentu honetanelkarteek egin dute lekualdaketa egoitza berrira, Arte Ederren eskolamartxan da eta Musika Eskolako ballet taldeak ere hemen hartzen ditueskolak».
Ikus-entzunezko azpiegitura
Urtarrilean ikus-entzunezkoen azpiegitura jartzea espero duteZelai Ariztin. Erabilera-anitzeko gelan eta elkarteentzako ikus-entzunezkoengelan pantaila, proiektorea eta plasma jarri nahi dituzte.
«Aurten eskaintza sendotu nahiko genuke eta daudenez gainbeste mota batzuetako ikastaro edo tailerrak eskaini, grafologiatailerrak esaterako. Baina pausoz pauso joango gara».
Berez azpiegitura berria eta zerbitzuak martxan dauden arren,inaugurazio ofiziala udaberrira arte ez da egingo. Ekitaldian kulturetxea eta parke berria batera inauguratzea da asmoa.
Liburutegian jende asko
Balorazioetarako astirik izan ez badute ere, argi dagomugimendu gehien duen guneetako bat liburutegia dela. «Pentsa, urriaren22tik abenduaren 28ra 403 bazkide berri egin ditugu, eta oraindik ereegiten jarraitzen dugu», dio liburutegiko arduradunetako batek. Igoerahori haurrengan sumatu da neurri handi batean, beraientzat txokoberezia baitago liburutegian, eta bai eskola garaian, bai oporretanasko joaten dira.
Orain gainera, haurrei zuzendutako ekitaldi gehiagoantolatzeko aukera dago; «ipuin kontaketetan eta liburutegia ezagutzekojardunaldietan eroso ibil gaitezke, besteak beste».
Erabiltzaileen partetik iradokizun orrietan ez da ezer islatuoraindik, Larrañagak dioenez. «Jakin badakigu arazoren bat edo besteizan dela, esate baterako ballet eskolan aldagela gela barruan izateakegitura aldaketa eragin du, baina guri zuzenean ez zaigu kexarikiritsi. Iradokizun orriak gune desberdinetan jarrita daude, eta zerbaithobetzerik badago horretan saiatuko gara, dudarik gabe.Funtzionamenduari dagokionez, zenbait arlo ekinaren ekinez egokitzenjoan gara eta hala jarraituko dugu».