Igogailua dagoeneko eginda dago baina Arartekoarenebazpen hau «martxan jar genezakeen edozein ekintza judizialarenaurrean, oso garrantzitsua litzateke», diote 14. zenbakiko bizilagunek.Desadostasun honek arrazoi bat baino gehiago ditu. Besteak beste, igogailuhonek argitasuna eta ikuspegia kentzen diela bere etxebizitzei.Bestetik, ibaiaren erriberaren etorkizunerako ordenamendua erabatbaldintzatzen duela eta gainera lizentzia ez zela legala izan.
Beregaraian, baimena ematerakoan alderdi guztiak ados agertu ziren. Horidela eta, orain, bizilagunek alkateari, alderdi eta zinegotziei gutunbat bidali diete, Arartekoaren ebazpenaren berri eman eta honen aurreanduten iritzia eta jarrera publikoki agertu dezaten.
Informazioa eta iritziak:
- Zumarragako azken udalbatzan igogailu baten gaineko arazoa agerian (2007/03/22)
- "Prebarikazio delitua" artikulua Patxi Iraetak idatzia (2007/05/18)