Musikarekin
Fran Lasuenek (biolina), David Nanclaresek (soinua) eta AsierErcillak (gitarra) sortutako giroarekin, Kandido Uranga eta RuthQuimera aktoreek irakurriko dituzte testuak. Monzo, Llamazares, Rivas,Saramago eta Atxagaren lanak aukeratu dituzte, kontaketa dramatizatuan,neurri batean «betiko ipuin kontalaria» gogora ekarriz.
Irudiak ere botako dituzte kontakizunari laguntzeko, momentubakoitzerako bereziki prestatuak gainera, «poetikoak izan daitezen».Ikuskizuna urtarril honetan plazaratu da lehenengo aldiz, eta zenbaitantzerkitan izan da.
Balea eta Artelanda etxeek sortu dute antzezlana. Zumarragakosaiorako sarrerak egunean bertan salduko dituzte aretoko leihatilan,goizean 11:30etik 13:30era eta emankizuna hasi baino ordu erdilehenago. Sarrerak 10 euroko prezioa dauka.