Aurten ez dute ia entseguetarako astirik izan, baina zenbaitsaio egin dituzte. Atzo kalez kale ibili ziren, dantzan eta umore onazabaltzen. «Gabonak pasa eta gainera erori zaizkigu inauteriak; beraz,denborarik ez zegoela ikusita ez diogu buelta gehiegi eman, etalehenago ere egindako dantza atera dugu kalera», zioten elkarteko kidebatzuek.
Ostiralean Urretxuko Aterpe egoitzan elkartu baziren ere,atzo Zumarragako Gure Txokora bildu ziren erretiratuak kalejira bukatueta berehala, mozorrotuta egon edo ez, mokadutxoa egiteko.
Zuzendaritzan aldaketa
Inauterietako entseguak eta egunak pasata, Gure Txokoko jardunaegunerokotasunera itzuliko da. Momentu honetan apirilean ospatuko dutenkultur astea prestatzen ari dira. Duela aste gutxi batzar orokorraburutu zuten, eta bertan, besteak beste, zuzendaritza batzordeaaldatzeko erabakiaren berri eman zuten. Orain Leandro Gonzalo dapresidentea, Pedro Igartuaren ordez.