
Ana Rodriguez
Urtero-urtero nire familiarenjatorrizko herrira joaten naiz: Alhondigakoak gara, Guadalajarakoak.Senarra ere hangoa dut, beraz da normala da bertara joatea. Garaibatean Aste Santua oso ezberdina zen, baina egun gehienok kanporajoaten gara.
Sakina Ouafa
Ez gara herrira sorterrira bueltatzen,Marokora, hemen lanez lepo baikabiltza. Gainera, musulmanak gara etaguk ez dugu Aste Santua ospatzen. Herrira itzultzeko eta familiarekinegoteko abuztuko oporrak baliatzen ditugu.
Izaro Elias
Aste Santu guztietan kanpora joatekoohitura hartu genuen aspaldi. Hartara, urtero gure eskapadatxoaegiten dugu. Dena den, egun gutxi direnez, ez gara urrutira joaten.Nafarroara joaten gara, bertan etxea baitugu.
Ainhoa Lopez
Kanpora joateko ohitura dugu eta urterotoki ezberdin bat aukeratzen saiatzen gara. Dena den, ez dugu buruaasko nekatzen. Oraindik ez dakigu aurten nora joango garen. Betiberandu ibiltzen gara, baina sekula ez dugu tokia aurkitzeko arazorikizan. Kanpinak ere hor daude…