
Urteetan hiztunak galduz joan da iadesagertzeraino. Aurrean izan duen arerioa ere ez da edozein:ingelesa. Hala ere, Euskal Herriko eredu hartu eta Berria egunkariabezalako proiektu bat sortu zuten duela urte batzuk hizkuntzareninguruko zenbait eragilek. Jendeak bere poltsikotik dirua jarri etaegunkari bat sortzea erabaki zuten: Lá Nua izenekoa. Hala ere,egunkari honek ezinbestekoa du diru-laguntza publikoa, bai IparIrlanda eta baita Irlandako Errepublikak emandakoa. Gauzak horrela,aurten, Ipar Irlandako administrazioak diru-laguntza murrizteaerabaki du eta egunkari hau bi astetan ia itxi egin beharkodute.
Martxoko lehen astean azken aleakaterako dituzten beldur dira egunkariko langileak. Hizkuntza txikiaizanik, kalean duen presentzia apurra guztiz galduko litzateke,horrek dituen eragin guztiekin.
Egunkariari diru-laguntzak ez kentzekoeskatuz, Interneten sinadurak biltzen hasi dira irlandarrak. Guk erebadakigulako zein zaila den hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea,eta hau egiteko, zein garrantzitsua den hedabideak izatea, gurebabesa eman behar geniekeela uste dut.
Babesa eman nahi duenak helbide honetanbere sinadura jarriko balu, elkartasuna erakusteko modu politalitzateke.