
Urtarrilarekin batera hileroko azken ostegunetarako martxan jarritako ekimen horretan, Ilustrazioa izango da tailerreko gaia. Haurrek kartel bat egingo dute collageteknika erabiliz. Tailerrean parte hartzen duten guztien marrazkiaksartuko dira diseinuan, eta beste haur batzuk irakurtzera animatzendituen lelo bat ere sartuko dute.
Izen-ematea zabalik
Tailerrean sei eta hamabi urte bitarteko haurrek parte hartuahal izango dute. Horretarako nahikoa izango dute liburutegian bertanizena ematea eta euro bat ordaintzea. 17:30ean hasiko da, etaordubeteko iraupena izango du. Tokia mugatua da, baina oraindik erelekua badago. Ekimen horrekin, bertako arduradunen arabera, Zumarragakoliburutegiak gaztetxoengan irakurzaletasuna sustatu nahi du,liburutegia ondo ezagutuz eta hango errekurtsoak erabil ditzaten, bailiburu, bai ikus-entzunezko materialetan.
Hurrengo hilabeteetan idazmena, ipuinen dekoratuak, poesia,eta txotxongiloen tailerrak egongo dira. Era berean, ipuin kontaketasaioa ere izango da .