
Goiza goibel xamar zegoen arren, neskek gogoz ekin ziotenurki, pago, haritz eta lizarrak landatzeari. Guztira ia 50 ale zeudeneta hogei ikasle inguru aritu zirenez, bikote edo hirukote bakoitzakbat baino gehiago landatu behar izan zuen. Zenbaitek zuhaitzarengarapena jarraitzeko, arbola zuzen mantentzeko jarritako makilan izenajarri zuten.
Lan gogorra zenik ez zuen inork esan. Aitzurra eskuanhartuta, ez zuten eskularrurik behar lana egiteko. «Ez dakit eskuakestalita lan egiten», zioen neska batek zuloa estaltzeari ekiten zionbitartean.
Antolatzaileek goiza ikusita gutxiago etorri zirenaren beldurizan ziren arren, «ia guztiak» etorri zirela zioten. Gainera oinez igoziren Antioraino, Zumarragako plazan 10:30ean geldituta, beraz,«berotuta», iritsi ziren.
Antioko elizan ezkontza zegoen eguerdian eta gonbidatuakiritsi orduko, goizean lanean egondako gaztetxoak txorizo otartekoajateari eta freskagarri bana edateari ekin zioten dagoeneko, lanaerritmo onean egin zutenaren seinale argia.