Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

BITARTEAN elkarteak hizkuntz irizpideak adostu ditu

Urretxu eta Zumarraga
2008/03/08
Otamotz
Hizkuntza irizpideak

1. Orokorrean BITARTEANen ofizialki euskarak ere bere tokia izan dezan ahalegin berezia egin beharra dago, ohituraz garai baten gaztelaniaz baino ez zirelako egiten idatziak, bilerak eta agerbide ofizialak. Kontuan izanik BITARTEANen euskaraz ez dakien jendea badagoela, erakundearen jardunean bi hizkuntzen erabilera bermatuko da, euskarari lehentasuna emanez.

2. Bi hizkuntzen kudeaketan, eta batez ere idatzietan, euskarari lehentasuna emateko ereduak eta irizpideak zehazteko Urola Garaia udal-elkarteak Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udaletako teknikariekin elkarlanean osatutako txostenetan oinarrituko dira (txosten hori Merkataritza Euskaraz, Urola Garaiko Merkataritza Guneetan euskara sustatzeko ekimenaren barruan, 2007. urtean antolatutako "Euskaraz nola idatzi" ikastaroan landu zen). Txosten horren eguneraketa Urretxuko eta Zumarragako udaletako euskara zerbitzuen esku dago, eta zalantzak bertan argitu daitezke.

3. Batzar Nagusietan zuzendaritzak euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatu beharko ditu. Zuzendaritzak gaiak gaztelaniaz jorratzeko asmoa badauka, ongi etorria, agurra eta gai bakoitzaren hasiera edo aurkezpena euskaraz egingo dituzte. Zuzendaritzako kideek euskaraz ez badakite, eginkizun hori UGGASAko teknikariak edota beste edozein kidek har lezake.
Zuzendaritzak gaiak euskaraz jorratzeko asmoa badauka, gai bakoitzaren laburpena eta datu garrantzitsuenak gaztelaniaz ere emango dira. Itzulpenekin bilera ez luzatzeko beste aukera bat izango litzateke gai bakoitzaren laburpena eta datu garrantzitsuenak jasoko dituen orri bat banatzea aurretiaz parte hartzaile guztiei.

4. Batzar Nagusietan kide bakoitzak hitz egiterakoan egiten duen hizkuntza aukera, bai euskaraz zein gaztelaniaz, errespetatu egingo da. Batzarreko kideen artean elkar ulertzeko arazorik ez balego ez litzateke itzulpenik beharko, bestela laburbilduz itzuliko da.

5. Kide guztiei zuzendutako idatziak euskaraz eta gaztelaniaz, bietara, idatziko dira. Ahal izan ezkero, orri berean eta bi zutabetan, beti ere, hizkuntza biak bereizi eta euskarari lehentasuna emanez. Goiburuak, data, helbideak, taulak, diru kontuak eta erraz edo grafikoki ulertzen diren datuak euskaraz idatzi daitezke, gaztelaniaz errepikatu beharrik gabe.

6. Zuzendaritza bileretan gai zerrenda eta deialdiak (baleude) euskaraz eta gaztelaniaz, bietara, idatziko dira; hala ez egiteko arrazoi bakarra erdaldun elebakarrik edo euskaldunik ez egotea litzateke.

7. Zuzendaritza bileretan zuzendaritzako kideek erabakiko dute bilerako hizkuntza, beti ere kide bakoitzak hitz egiterakoan egiten duen hizkuntza aukera, bai euskaraz zein gaztelaniaz, errespetatuz. Zuzendaritzako kideen artean elkar ulertzeko arazorik ez dagoen heinean ez da itzulpenik egingo.
Akta kide guztiei edo beste erakunde bati bidaltzekoa bada, bilera ondoren itzuliko da bigarren hizkuntzara eta idazterakoan bi hizkuntzen trataerako irizpideak kontuan izango dira.

8. Karteletan, esku orrietan, zozketa orritxoetan, egutegietan eta oro har argitalpen guztietan euskara lehenetsiko da, beti ere Urola Garaiko Merkataritza euskaraz ekimeneko ikastaroetarako osatutako "Euskaraz nola idatzi" txostenean oinarrituta. Gainera, mezu grafiko eta ulergarrietan euskara hutsean ere egin ahal izango da.

9. Ikastaroetan komenigarri da euskararen presentzia bermatzea, besterik ez bada aurkezpena eta zabalkundea egiterakoan. Aldi berean, orain arte arrunta izan ez den arren, komenigarria litzateke eskakizuna goraka doan heinean euskaraz emandako ikastaroak aurreikustea, adibidez urte guztiko eskaintzaren barruan ikastaroren bat euskara hutsean eskaintzen hasiz, beti ere eskaerari begiratuz.

10. Gaztetxo eta umeentzako ekintzak edo ekimenak euskara hutsean antolatuko dira, hartarako baliabide guztiak euskaraz izan daitezela aurreikusiz: teknikariak, monitoreak, idatziak…


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT