Baina jaiko ikusmin nabarmenena sortzen duena herri kirolsaioa izaten da urtero; baita aurten ere. Iazko arrastoari jarraituz,herritarren arteko lehia plazaratuko dute astelehenean. Iaz XabierZalduak egin zuen desafioa bere buruarekin, eta jende ugari erakarrizuen probak. Aurten, ordea, lagunak izango ditu: Jabier eta JulenAranberri aita-semeak, eta Jose Mari Esnaola zegamarra.
Gazteak eta helduak
Lau partaideek guztien artean egingo dute saio bat, eta ondorengazteek eta helduek euren artekoa. Lehen saioan, lau aizkolarien artekolehian, gazteek 45 hazbeteko launa enbor ebaki beharko dituzte, etahelduek 54 hazbeteko beste launa.
Ondoren, Xabier Zalduak eta Julen Aranberrik elkarren arteanegingo dute saialdia; 45 hazbeteko bi enbor eta 54 hazbeteko beste biebakiko dituzte. Jabier Aranberri eta Jose Mari Esnaolak, berenpartetik, kana erdiko seina enbor ebaki beharko dituzte.
Batzuek edo besteek irabazi, ondoren erromeria izango daAntzinako Ama txistulari taldeak eta trikitilariek alaituta. Eguraldiakezin izango du festa bertan behera utzi, euria eginez gero ekitaldiakEuskadi plazan egingo direlako.
Koadrilen artekoak
Herri kirolen sailean, apirilaren 12an izango den koadrilenarteko herri kirol saioaren prestakuntza hasia da. Bertan hiru taldeariko dira: Pueyo Garraioak, 30 urtez beherakoak eta iazko irabazleak;Krak, 30-40 urte bitartekoak eta duela bi urteko irabazleak; etaCafes Aitona, beteranoak. Saioa Gernikako Arbola plazan izango da17:30ean hasita, eta dagoeneko ikusmina piztu du.
Egin beharreko lana harri jasotzen, lokotx biltzen, txinga eramaten, ingudean, fardo-altxatzen, trontzan eta aizkoran izango da.