Igandean jokatu zuten Eire-bankoa txapelketako aurtengofinala Mikel Leonek eta Iñaki Osesek. Lehenengo partidan, ordubetekoa,berdin gelditu ziren, eta hamabost minutuko partidan erabaki zutenaurtengo irabazlea nor izango zen. Urduri zeuden biak, mugimendubakoitza berebizikoa bailitzan. Akaso, Zweig idazleari jarraiki,jokalari bakoitzaren izaeraren lorratzak topa zitezkeen jokaldibakoitzean.
Eire tabernan xakezale ugari elkartu ziren. Azkenekopartidari buruz norbaitek esan zuen «hamabost minutuko partidakfutboleko azken penaltiak bezalakoak» direla; «denbora gutxian guztiaerabakitzen da». Oses urretxuarra bat dator: «Denbora gainean nuelaikusi dut eta partida irabazita eduki dudan arren, ez dut lortu».
Nobela, taberna batean
Mikel Leonek dioenez beretzat politena taberna batean jokatzekoaukera izatea da. «Partidak aurkariarekin zehazten dituzu, eta horrektxapelketa lanarekin bateratu ahal izatea ahalbidetu dit». Pozik agertuda irabazi izanagatik. Elgoibartarra bera, Sidenorren lan egiten du,eta txapelketaren berri han jaso zuen. «Ez nuen irabaztea espero.Gainera ordubeteko partida guztiak berdindu egin ditut laulehenengoekin».
Bere izaeraren aztarnei jarraiki «azken partidan banekiendenboragatik soilik irabaz nezakeela eta mugimendu azkarrak egitenjardun dut Iñakiren denbora-ikurrina noiz eroriko zain».
50 lagunen nobela
Txema Iriberri antolatzaileak gustura amaitu du aurtengonobelaren idazketa. «Azpimarragarriena parte-hartze handia eta AlbertoCitores jokalariaren heriotza. Partiden emaitzetako sorpresak eresekulakoak izan dira».
Irabazleak
1go saria. Mikel Leon (Elgoibar), lehiaketan parte hartzen duen lehenengo aldia izan da.
2. saria. Iñaki Oses (Urretxu), egindako lehiaketarekin gustura agertu da.
3. saria. Carlos Erostarbe (Legazpi), lehia handia izan dela dio, lehiaketaren maila urtez-urte igo dela nabaritu duela.
Herriko sariak
1go saria. Ketxus Amenabar.
2. saria. Hurko Mendiguren.
Aipamen berezia eta plaka. Alberto Citores, Eire-Bankoa lehiaketan urtez-urte parte hartu duen jokalaria urtarrilaren 15ean zendu zen.