
Bildumagile izatea bizitzeko modua izan al daiteke?
Horixe da niretzako hain zuzen, bizitzeko modu bat. Bildumakosatuko ez banitu ez nuke jakingo zer egin. Barruan daukazun zerbaitda.
Zein objektu dituzu gustukoen biltzeko?
Diskoak eta seiluak.
Deskribatuko zenituzke osatu dituzun bildumarik garrantzitsuenak?
Loteriaren inguruko seiluen bilduma monografikoa egina dut, etabilduma hori toki desberdinetan erakutsi dut. Fosilei buruzko seiluaketa txanponen historia kontatzen dutenak ere egin ditut. Garagardoabereziki gustukoa ez badut ere, garagardoaren inguruko objektuekin erebilduma bat egin nuen. Guztien artean, ordea, bereziena niretzatRolling Stones musika taldeari buruzko objektuei eskainitakoa da. Taldehorren inguruan mota guztietako gauzak biltzen ditut: txapak, prentsanagertutako artikuluak, diskoak, argazkiak, postalak…
Nora jotzen duzu objektuen bila?
Igandeetako merkatuetara joaten naiz maiz, eta orain internetenbidez edozer gauza aurki daiteke. Nahiago ditut, ordea, bilatzeko modutradizionalak: merkatuak eta trukeak.
Zergatik Rolling Stones?
Haien musika entzuten 1966. urtean hasi nintzen, eta eskolakolagun batek Beatles taldearen inguruko objektuekin osatutako bildumaerakutsi zidan. Nik hain gogoko nuen taldearekin berdina egin nahinuela pentsatu nuen, eta bildumak egiteko afizioa nigan errotutazegoenez jada, ez zen batere zaila izan Rolling Stones taldearen gauzakbiltzen hastea.
Aldaketa elkartearen lehen urratsak zeintzuk izan ziren?
1977. urtean Jose Mari Iparragirre erbesteratu zeneko urtemugazela eta, erakusketa filateliko eta numismatiko bat egin zen. Orduanelkarte bat osatzeko ideia sortu zen, eta garai hartako alkate RamonArbizuk bere laguntza eskaini zuen. 1978rako estatutuak bagenituen.
Urte horietan guztietan elkarteak egindakoaren artean, zerbait nabarmenduko al zenuke?
Lorpenik garrantzitsuena 1981. urtean burutu genuen. Urtehartan Iparragirreren seilu bat jaulkitzea lortu genuen. Seilu batateratzea ez da lan erreza, eskaera asko egoten delako. Trantsiziogaraia zen Espainian, eta, politika tarteko, seilua ateratzea erdietsigenuen. Txema Mendiolak lan asko egin zuen, bera izan zen elkartekolehen lehendakaria.
Noiz elkartzen zarete?
Igande goizetan 11:30etik 13:30era. Momentuz liburutegianelkartzen gara, baina denbora gutxi barru kultur etxean bertan izangogara.
Zenbat bazkide zarete?
Ehun eta hamalau bazkide izatera iritsi ginen; orain berrogeita hamar bat gara, baina 12 gara betikoak.
Zer egiten duzue bileretan?
Oso aberasgarriak dira. Nahiago dut afizionatuekin elkartzeainternetaren hoztasuna baino. Eskarmentu handia dugunok asko ikastendugu hasten ari direnen bitartez, eta alderantziz. Hilean behinDonostiatik merkatari batzuk etortzen dira, eta hori da, akaso,hilabeteko bilerarik zirraragarriena.
Zergatik?
Filateliaren eta numismatikaren merkatuan ateratako berritasunguztiak ekartzen dituzte: seilu bildumak jartzeko albumak edo orriakadibidez.
Ordenik gabeko bildumagilerik ba al dago?
Ni behintzat oso ordenatua naiz, agian gehiegi. Bildumak txukun gordetzen ditut, altxorrak bailiran.