
Arantxa Aranzadi eta Kizkitza Zendoia ama-alabakAntonino Oraa kalean bizi dira, euren oihal-dendaren gainean.Kizkitza bertan jaio zen, baina ama Ezkiokoa du eta aita Azpeitikoa.“Etxe hau senarrak eraiki zuen, bizpahiru lagunekin batera. Lursailegokia hemen topatu zutelako etorri ginen”, azaldu duArantxak.
Ezkondu zirenean etorri ziren, duela 49 urte.Leturiatarren plaza eta Antonino Oraa kaleko gainontzeko etxeakeraiki gabe zeuden oraindik. “Baserritxoak besterik ez zeuden:Amenabartarrak, Bakerotarrak, Telleriatarrak eta beste gutxi batzukbesterik ez ziren bizi hemen. Futbol zelai txiki bat ere bazegoen.Garai hartan denok euskaldunak ginen”.
Handik gutxira giroaerabat aldatu zen. “Orain eliza dagoen tokian ijito portugaldarrakbizi izan ziren, txabolatan. Egun denda dugun tokian kapera egon zeneta euretako bat hemen bataiatu zuten. Etxeei dagokienez, lehenengoAntonino Oraa egin zen, gero Irastortza etxea eta azkenikLeturiatarren plaza. Argixao lehenago egin zen. Goiko eta behekomutil gazteak elkarri harrika, animaliak bezala, ibiltzen zirelagogoratzen dut. Gizon bati esan genion eta beraiek ez zirelaharritzen erantzun zigun. Euren herrietan normala omenzen”.
Aurrerantzean ordura arte ezagutzen ez zituzten gauzaasko ikusi zituzten Zumarraga goialdeko euskaldunek. “Etxepeanpertsona berria sartzen bazaizu, bizimodua aldatu egiten da. Gehienekerdaraz hitz egiten zuten, baina beraiekin erdaraz egiteko jakin eginbehar!”, dio umorez. “Ama saiatzen da eurei euskara irakasten,baina…”, aipatu du alabak.
Arantxak oso serio hartzen du gaihau. “Duela gutxi pertsona batek kargu hartu dit kontu honengatiketa euskalduna da gainera. Ez da gu bezala bizi izandakoa… Erdaldunbaten aurrean euskaraz egitea edukazio falta dela esan zidan. Entzunegin behar! Haserretu egin ginen… Nik erdaraz jakin ez eta niriaurpegira hori bota?”.
Berak aipatu bezala, erdaldunezinguratuta bizi izan den arren, Arantxa Aranzadik ez du erdaraz ondohitz egiten oraindik. “Nola edo hala moldatzen naiz, baina gabeziahandia dut. Gaztetan baserritik dezente irteten nintzen, azokara-eta,baina erdaraz hitz egiteak lotsa ematen zidan. Hori dela eta,erdaldunei sinestu egiten diet euskaraz egiteak lotsa ematen dielaedo ikastea kosta egiten zaiela esaten didatenean”.
Bestebatzuk, berriz, ez ditu ulertzen. “Separatistak garela etahandiagoak entzun izan ditut, eskolako autobusaren zain geundeneanhaurrei euskaraz egiten nielako. Alaba gazteena bakarrik joan zenikastolara eta auzoko ia bakarra zen”. Alaba amaren alde atera da.“Orain marokoarrak-eta etorri dira eta lehen aipatutako batzuekgutxietsi egiten dituzte, baina orain etorritakoak irekiagoak diraeta ikasteko gogo handiagoarekin heldu dira”, dio. “Haiek ereetorkinak dira. Euskaldunon bihotza zabala izan da. Gehiegi…”,gehitu du amak.
Hala, auzoa bereziki erdalduna dela pentsatzenda. Dena den, ez da hori jendeak auzoari buruz gehien esaten diena.“Oso urruti dagoela aipatzen digute batez ere”, esan du KizkitzaZendoiak. “Ospitalera etortzea tokatzen zaienean gure dendara bainourrunago joaten direla esaten diet! Jendeak Katangan bizi garelaesaten zigun, mesprezuz. Horrek amorrua ematen zidan”, dio ArantxaAranzadik.
Honen guztiaren erru apur bat euskaldunena deladio. “Ez gara elkartu geurea bultzatzeko. Nik euskaldunekinelkartzeko joera izan dut, baina erdaraz ez dakidalako izango da”…Dena den, gauzek hobera egin dutela dio. “Auzoan gero eta haurgehiago entzuten da euskaraz hitz egiten eta horrek poz handia ematendit”.
Lourdes Odriozola: “Erdaldun giroan hazi ginen etaAzpeitian, baserrian, ikasi genuen euskaraz ondo hitzegiten”
Lourdes Odriozolaren aita zumarragarra da, bainahaurra zela gurasoak Errezilera joan ziren. Ama, berriz, azpeitiarrada. Duela 50 urte aita Orbegozon hasi zen lanean eta familiaZumarragara etorri zen. Arantxa Aranzadiren bizilagunak izan ziren.Antonino Oraako etxebizitzak egin zirenean horietako bat eta lokalbat erosi zituzten. Bertan amak Toki Alai jatetxea ireki zuen.Lourdes Zumarragan jaio zen.
Ama gaztetatik ostalaritzanaritutakoa da eta oraindik, 87 urterekin, tabernako lanetan laguntzendu goizero eta gauero. “Gaztetan Casa Nicolasa jatetxean lan egitenzuen eta gero ere ostalaritza munduan aritu zen. Hori dela eta,Zumarragara etorri zenean taberna irekitzea erabaki zuen. Orduan ezzegoen ia ezer auzo honetan”, dio Odriozolak.
Anaiazaharrena Azpeitian jaio zen, baina bera eta gazteena Zumarragan.“Auzo honetan ez zen euskaraz deus hitz egiten. Etxean ere gutxiegiten genuen. Izan ere, tabernako bezero guztiak erdaldunak zireneta baita gurekin lan egiten zuen neska ere. Erdaldun giroan haziginen eta Azpeitian, baserrian, ikasi genuen euskaraz ondo hitzegiten. Azpeititik hona sekulako aldea zegoen. Hemen ohitura batzukezagutu genituen eta han beste batzuk. Azpeitian Extremadurakoguztiek ikasi dute euskaraz eta hemen guk ikasi behar genuenerdaraz”, dio.
Anaia zaharrena han jaio zenez, euskara ondoezagutzen zuen Zumarragara etorri zirenerako. “Sí eta nohitzak bakarrik ezagutzen zituen eta Hermanotan hasi zenean maisuekegurra eman zioten. Hori dela eta, ez zuen eskolara joan nahi.Azkenean Loiolako barnetegira bidali zuen. Han jaiotakoa zen eta ondomoldatu zen”.
Amak, berriz, Donostian ikasi zuen gaztelerazhitz egiten. “Hona etorri zenerako gazteleraz ondo zekien.Donostian Francori ere zerbitzatu zion… Zerbitzariei datuak hartueta ondoren Aietera eskoltatuta eramaten zituztela gogoratzendu”.
Azken 50 urteak, berriz, Zumarragan eman ditu. AntoninoOraa kalean bizi da oraindik. Lourdesek gertu du bere etxebizitza:Joxe Migel Barandiaran kalean. Azken hamarkadetan Zumarraga goialdeaasko aldatu dela dio. “Berriro kanpoko jendea etortzen hasi da etaeuren eta garai batean etorritakoen ondorengoek euskaraz hitz egitenikasi dute. Euskaraz hitz egiten entzuten zaie gainera, e!”.
Inguruhura ere euskalduntzen ari da, beraz. “Garai batean Katanga etahalakoak entzun behar izaten genituen, baina azken urteotan jendeasko etorri da behetik. Gazte euskaldun asko, tartean. Lehen Katanganbizi ginela esaten zutenak hona etorri dira… Halakoa da bizitza”,aipatu du.
Sekula ez du mestizaiaren gai honetaz hitz eginbizilagunekin, nahiz eta beraiekin harreman ona duen. “Ez garahalakoetaz aritzen, baina garai batean etorritako askok berejaioterria nahiago dutela ikusten da. Noizbait mesprezuren bat jasanbehar izan dugu, baina denekin bizi beharra dugunez, ez entzunarenaegin eta aurrera. Hobe halako hika-miketan ez sartzea”.
AnaMari Amilleta: “Garai batean euskaldun guztiok elkar ezagutzengenuen, baina egun denok nahastuta gaude”
Leturiatarrenplazan 200 etxebizitza baino gehiago daude. 1.000 lagun inguru joanziren beraietara bizitzera eta horiek guztiek zerbitzuak beharzituzten, noski. Hori dela eta, kontratistak bertan lokala eskainizien Aranburu familiako harakinei. 1969an ireki zuten harategia.1990. urtean Anjel Aranburuk eta Ana Mari Amilletak hartu zutenardura eta egun euren seme Juanjok darama negozioa.
Amilletakondo gogoratzen du Leturietara lanera igo zireneko garaia. “OrdurakoZumarragako plazan eta Kalebarrenen harategi bana genuen. Behetikgora ez genuen alde izugarririk nabaritu. Izan ere, ordurako beheankanpotar jende asko zebilen eta eurekin tratatzera ohituak geunden.Segituan nabaritzen zen nor zen bertakoa eta nor kanpokoa”.
AnaMari Amilletak umetan izan zuen lehen hartu-emana etorkinekin. “Gurebaserria oso urruti dago, Agiñagara bidean pasatzen denerrekatxo batetik kilometro eta erdi gora. Beheko baserrian, Leturiabehekoan, kanpotik etorritako 15 bat familia izan ziren. Bakoitzaktxoko txiki bat zuen eta elkarrengandik bereizteko gortina besterikez zuten. Han zeuden batzuek ardoa txanbiletan igotzen zuten asteosorako eta mozkortuta topatzen banituen beldurtu egiten nintzen.Sekulako buelta ematen nuen beraiekin topo ez egiteko. 8 urtebesterik ez nituen eta gurasoek herrira bidaltzea erabaki zuten,izebarengana”.
Umetako oroitzapen txar hori duen arren,etorkinekin oso harreman ona izan duela dio. Euren harategian askoezagutu ditu. “Hemen goran bi eskuetako behatzekin kontatuzitekeen euskaldun kopurua. Garai batean euskaldun guztiok elkarezagutzen genuen, baina egun denok nahastuta gaude: elkarrekinezkonduta. Lehen sarritan esaten ziguten “háblame encristiano”, baina dagoeneko ez da halakorik entzuten. Batzukitxi-itxiak dira oraindik eta horiek hala joango dira munduhonetatik, baina beste batzuek euskara hemengoa dela eta errespetatuegin behar dela ulertzen dute. Lehen dena erdaraz egiten zutenbatzuek, euskaraz agurtzen gaituzte. Gainera, ume txikiak dituzte etaeuskarazko hitz asko ulertzen dituzte jada”, aipatu du.
Etorkinenondorengoak hemengora hobeto moldatu direla nabaritu du. “Lehenbelaunaldikoak euren jaioterrietako etxeetara joateko irrikan izatendira, baina euren ondorengoek bisitan joatea bakarrik atsegin dute.Gazteak hemengoak dira eta euskaraz hitz egiten dakite. Beste batzuk,berriz, euskaraz ez dakitelako penatuta daude”, azaldu du.
Auzoadezente aldatu da, beraz. Hala ere, erdaldun ospea du oraindik.“Jende nagusiari goiko hau beste herri bat dela iruditzen zaio,baina inguru honetara beheko euskaldun familietako seme-alabak etorridira. Garai batean, ordea, Katanga deitzen zitzaion. Senitartekoek ezzidaten ezer esan, baina hau han nola moldatuko ote da? pentsatukozuten. Kanpokoek halako gauzak galdetu zizkidaten eta familiakoekminik ez emateagatik ez zidaten galdetu”.
Garai hartan auzoaKatanga deitzeko modukoa al zen galdetu diogu. “Zenbat eta gutxiagoezagutu, orduan eta gehiago esaten dira halako gauzak. Kanpotarrekere zer uste dute dagoela Euskal Herrian? Hona etortzen denak,gainontzeko tokietan bezala, jende ona eta txarra dagoela ikustendu”, azaldu du Amilletak.
Guztiak elkarrekin bizi badiraere, euskaldun batzuek gainontzeko euskaldunengana jotzeko joeradutela dio. “Euskaldun batzuk elkarrekin joaten dira paseatzera.Agerikoa da eta normala, gainera. Izan ere, gainontzekoekingazteleraz egin behar dute eta hori adineko pertsonei asko kostatzenzaie”.
Gurutze Murua: “Erdaldunekin ere ondo moldatzengara, baina batzuek ez zuten ulertzen nik harakinarekin euskarazegitea”
Gurutze Murua eta bere senarra euskaldun peto-petoakdira. Bata Ormaiztegikoa eta bestea Gabiriakoa dira. Senarrak Forjasde Zumarraga enpresan lan egiten zuen eta bertara etortzea erabakizuten. Leturiatarren plazan erosi zuten etxebizitza.
“Salneurriegokia zuten eta bertara etortzea erabaki genuen. Oso euskaldun gutxigeunden etxe hauetan. Bagenekien oso auzo erdalduna zela, parekoetxea gurea baino urtebete lehenago egin baitzuten. 1969an etorriginen eta berehala nabaritu genuen aldea. Hizkuntzaz gain, ohiturakezberdinak ziren. Janari-dendan, adibidez, eurek eta guk erostengenituen gauzak ezberdinak ziren”.
Dena den, bizilagunbatzuekin oso harreman ona izan dutela dio. “AldameneanSalamancakoak eta Extremadurakoak ditugu eta primeran moldatu garabeti. Salamancakoak erretiratu zirenean euren jaioterrira itzuliziren, baina hilero hitz egiten dugu. Euren semeak Lazkaon bizi dira,baina noiznahi etortzen dira eta etxekoak bezala dira guretzat.Errespetu handia diogu elkarri. Hala behar da”.
Hala ere,jaisteko asmoa izan dute urte askotan. “Pentsatu izan dugu, bainadirua behar: hiru seme-alaba, euren ikasketak… Jada ez dugu bestegiro baten bila irteteko asmorik. Urretxuk asko tira egin digu.Zumarragan bizi ginen, baina Urretxuko girora joaten ginenbeti”.
Erdaldunekin ahalik eta hobekien moldatzen saiatudiren arren, auzoko euskaldunekin elkartzeko joera izan dute. “Dendangaudela, kalean… beti hitz egiten dugu elkarrekin. Izan ere,euskaldunekin hurbiltasun gehixeago nabaritzen dugu. Erdaldunekin ereondo moldatzen gara, baina batzuek ez zuten ulertzen nikarrain-saltzailearekin edo harakinarekin euskaraz egitea. Zergatikegin behar dut erdaraz haiekin eurak ere euskaldunak badira? Batzuekerdaraz egiteko esaten zidaten eta kanpotik etorritakoak eurak zirelaeta euskaraz ikasteko erantzuten nien. Ez zuten ondo hartzen etaberaiek gehiago zirela esaten zuten. Kataluniara joateko esatennien…”.
Gurutzeren seme-alabak Kataluniara ez, bainaherriaren behealdera joaten ziren. “Auzoan ondo moldatzen ziren,baina koadrila behean zuten. Garai hartan auzoan haur asko zeuden etaetxe azpiko plazan jolasten zuten. Auzokoek etxeko lanak noiz egitenzituzten galdetzen zidaten. Izan ere, ingelesa-eta zirela, eurek ezzuten jolasteko asti handirik”.
Umeak kozkortu egin ziren etaauzoa ere aldatu egin zen. “Egun inork ez dit ezer esatenharakinekin euskaraz egiteagatik. Hobera egin dugu. Egoera nabarmenaldatu da. Erdaldunen umeek eskolan euskaraz hitz egiten ikasi duteeta horrek lagundu egingo zuela pentsatzen dut”.
Auzoan geroeta euskaldun gehiago dago, beraz. “Katekesia ematen dut eta lehenmailan 10 umez osatutako euskarazko taldea dut. Gaztelerazko taldean,berriz, 18 haur daude. Auzo honetarako ondo dagoela uste dut. Lehenfamilia euskaldunetakoak bakarrik joaten ziren euskarazko taldera.Nik guraso euskaldunak dituzten hiru haur eta erdaldunak dituztenbost ditut. Beste bien kasuan, aitak edo amak, bietako batek,euskaraz daki. Haur gehienek dakite euskaraz, baina gurasoeuskaldunak dituztenen eta ez dituztenen artean aldea dago.Lehenengoen euskara garbiagoa da. Besteei zuzentzen eta laguntzensaiatzen naiz”.
El Salvador aldatu bada ere, garai batekokontuak entzun behar izaten dituzte oraindik. “Makina bat aldizentzun ditugu maketolandia eta halakoak. Beheko jendeak hemengoakgutxiagotzat hartzen gintuen, baina gaizki ez hartzen saiatu naizbeti. Ez zait auzoan bertan kontu honetaz guztiaz hitz egiteagustatzen. Ni errespeta nazatela eta nik errespetatuko ditut”.