Bi gurpileko ziklomotorrei azterketa teknikoa egiteko unitatea
Bi gurpileko ziklomotorren joan-etorriak, erroldatutadauden udalerrira mugatu ohi dira, eta gainera ibilgailu horiekzirkulatzeko mugak dituzte batzuetan. Zumarragako Udaletik adierazidutenez, «unitate mugigarriak prestatu beharra erabaki da,estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iristeko».Azterketa hiru urtetik gorako ziklomotorrek pasatu behar dutebakarrik.
Azterketa Kalebarren 11n (Bildurtza egoitzan)Zumarragako Udalak duen lokalean egingo da, 09:00etatik 14:00etara,maiatzaren 6an. Ez da aurretik txandarik hartu behar eta hasierabatean asteartean bakarrik etorriko dira. Dena den azterketa gainditugabe edo etorri gabe asko geratuko balira, Udalak beste egunen bateanunitatea ekarriko luke.
Gazteei deia
Ibilgailu horiekgazteek erabiltzen dituzte bereziki, eta horiengana zuzendu diraantolatzaileak, ikastetxeetan deialdi bereziak eginda. Baina deialdiahorrelako ibilgailua duen edozeini zabaldua dagoela jakinarazi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide