Goizeko 11etan meza ospatu da SanGregorioko ermitan eta ondoren bertaratu diren jubilatuek Irrikaelkarteak eskainitako hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute.
Arratsaldeko protagonistak gaztetxoakizan dira eta ginkana batean parte hartzeko aukera izan dute batetiketa Gorritik ekarritako poni zein zezentxoekin plazara ateratzekoaukera bestetik. Arratsaldeko ekitaldiei amaiera emateko GazteTxokoko kideek txistor jana antolatu dute, berrehun pintxotik gorabanatu direlarik. Bitartean urteroko ohiturari jarraituz, Gari etaElorza trikitrilariek auzoko tabernak girotu dituzte.