
EAE-ANV gutxiengoan gobernatzen ari den udaletan egin duten bezala,Urretxuko Udalean ere "mozio etikoa" aztertuko dute. PSE-EEk eta EAJkaurkeztu zuten testua aurreko ostiralean, eta noiz eztabaidatuko dutenez dute oraindik zehaztu. "Terrorismoa gaitzesteko" eta hala ez badadimisioa emateko eskatuko diote bi alderdi horiek Urretxuko ANVri.
Goierrin Legazpin aurkeztua eta onartua dago mozioa . Urretxu da ANValkatetzan gutxiengoan dagoen bigarren herria. EAE-ANVk 4 zinegotziditu, EAk 3, PSE-EEk 3, EAJk 2 eta EB/Aralarrek 1.
PSE-EEk EAri eskatu zion mozioa aurkezteko ardura hartzeko. AzkeneanEusko Alkartasunak (bigarren indar bozkatuena) ez, baizik PSE-EEk etaEAJk erregistratu zuten ostiralean testua.
Urretxurekin batera, Pasaian ere aurkeztu dute. Egoera berean aurkitzendiren udaletan Usurbil eta Zestoa geratzen dira mozio hori landu ezdutenak.
Lotura duten albisteak:
- PSEE-EEk eta EAJk adostutako mozioa
- Urretxuko EA «zur eta lur» geratu da PSE-EEk egin dion eskaeraren aurrean
- PSE-EEk "mozio etikoa" aurkezteko ekimena hartu dezala eskatu dio EAri
- Urretxuko EAren idatzia
- Urretxuko Udal Gobernuaren idatzia (2008-5-8)