
Aurten Andoaingo Udal Musika Eskolako Banda, Mikel Emezabalen zuzendaritzapean, Rafael Mayayok gidatutako Jacako San Orosia Musika Banda eta Vicente Ribesek zuzentzen duen Alfaroko Alfareña Musika Taldea izango dira Zumarragan, 10:45etik aurrera. Goizeko hamaiketan entsegu orokorra egingo dute, eta udal ordezkariek harrera egin ostean, 11:45ean hasiko dira kaleetan kalejirak, guztiak Zumarragako plazan bukatzeko.
Aurten talde denek emango duten kontzertuaren eszenatokia aldatu egin dute: Zelai Arizti parkean egingo dute saioa, 12:30ean hasita. Bakoitzak bi edo hiru konposizio jo eta gero guztiek elkarrekin Zumarragako Martxa joz bukatuko dute alardea.
Goierriko Hitzan albistearen gaineko informazio gehiago.