Ehunka iragarki aurki daitezke webgunean, hainbat ataletan sailkatuta, nahi dena erraz aurkitzeko bilatzaile garatuekin, eskaintzaren, prezioaren, lekuaren eta beste hainbat aldagairen arabera.
Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da iragarki laburren azoka hau. Orri nagusia ondokoa izango da: iragarkilaburrak.com, baina gero, herri informazioari lotuta, atari txikiak sortu dituzte. Horietako bat da otamotz.iragarkilaburrak.com.
Interneten iragartzeaz gain, aukera dago paperean ere iragarkia publikatzeko.
Webguneko iragarkiak paperean ere plazaratuko dira astero. Datorren ostiralean aterako dute ehun mila aleko paperezko produktu batekin ostatutako proiektu hau. Zortzi orrialde izango ditu paperekoak.
Otamotz.com ezezik, Euskal Herri osoko 15 bat herri-atarik egin dute bat ekimenarekin, eta guztiek eskainiko dute tokiko iragarki laburren orrialde propioa, denak iragarkilaburrak.com orrialde nagusiarekin lotuta.