Ostiraleko saioa (21:30), Zumarraga-Urretxuko Gaztelekuaren urteurren ekitaldien baitan kokatu da. Orereta ordezkatuz Gorka Etxeberria, Asier Etxeberria eta Iker Goñik kantatuko dute eta Zumarraga-Urretxuren aldetik oraindik erabakitzeke dagoen hirukote batek. Gaiak Gaztelekuko kideek jarriko dituzte. Epaile lanak, berriz, gerturatzen den publikoak egin beharko ditu.
Bertso asteburua borobiltzeko, Zumarraga-Urretxuko taldeak Orio izango du aurkari larunbatean. Amalur elkartean egingo den afariaren ondotik etorriko da bertso saioa (22:30). Oriotik Unai Manterola, Egoitz Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga etorriko dira. Zumarraga-Urretxuko taldea osatzeke dago oraindik.
Afarirako txartelak salgai daude Motx eta Aldiri tabernetan, 20 eurotan. Afarira joan ez baina ondoren saioa entzun nahi duenak ere, izango du horretarako aukerarik, afalostean Amalur elkartera hurbilduta.