Windows Vista geroz eta gehiago ari da zabaltzen jendearen artean. Sistema operatibo berri honek, tamalez, arazo ugari ematen ditu.
Gomendio onena sistema operatiboz aldatzea edo berri bat gehitzea litzateke (XP edo Linux jartzea), baina honek ere arazo batzuk eman ditzake. Hortaz, Vista erabiltzekotan, jakin karpeten egituraketa berria dela eta kasu batzuetan baliteke guk behar dugun karpeta aurkitzeko arazoak izatea. Horrez gain, acceso denegado errorea eman ohi du sarritan, eta karpeta horietara sartzen ez du uzten. Horrela ba, Documents and settings carpeta Usuarios izenarekin aurkituko dugu; Mis Documentos-en ordez, Documents carpeta izango dugu eta Mi Música, Mis Imágenes… karpetak ez daude horren barnean, horrekin batera baizik.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide