Zumarragako Faustino Orbegozo Geriatrikoko langileak Zumarragako udaletxean itxialdia egin zuten pasa den ostiralean. Zumarragan aste honetan irekiko duten gerontologiko berrian orain arteko lanpostuak mantentzeko eskatzen zuten geriatrikoko langileek. Udalaren hitzarmen hori lortu arte udaletxean itxita jarraitzea zen euren asmoa. Ostiral arratsaldean baina, udaltzaingoek kaleratu egin zituzten bertan bilduta zeuden langileak.
Gaur goizean, langileen ordezkariak udaletxera gerturatu dira Mikel Serrano alkatearekin bildu asmoz. Jakinarazi dutenez, alkateak, ordea, uko egin dio langileen ordezkariekin biltzeari.
ELAko ordezkariek prentsa oharrean adierazi dutenez, ez dute alkatearen jarrera aldaketa ulertzen. Orain arte biltzeko inongo arazorik jarri ez duenean, alkateari ezkutatzeko zerbait duen galdetzen diote. Larritzat jo dute beraz, bi urteko protestaldia eta sei hilabeteko grebaren ostean alkateak izan duen jarrera.
Otamotz.com-en argitaratutakoak:
- Zumarragako geriatrikoko langileak udaletxean daude itxialdian.
- Geriatrikoko lan gatazka Beasainen adierazi dute.
- Zumarragako Udalak ez du onartu ELAko geriatrikoko langileen mozioa.
- Geriatrikoko Batzorde Nagusiak egoera ulergaitza dela uste du.
- Geriatrikoko ELAko langileek mozioa aurkeztu nahi dute.
- Faustino Orbegozoko auzia Batzar Nagusietara iritsi da.
- Faustino Orbegozo egoitzan greba egingo dute gaurtik hasita, ELAk deituta.
- Informazio gehiago otamotz.eus-en.