Otamotz.com-en aurreratu bezala, aste honetan UTE Argixaon egiten ari den tuneletako lanetan hiru langile zauritu dira. Lanean ari zirela 5 metroko altueratik erori ziren hiru langileak. Istripua gertatu eta berehala Zumarragako ospitalera eraman zituzten hirurak. Beren egoera, dena den, ez zen larria.
Gertaera hauen aurrean Zumarragako alkateak bere kezka agertu du. Zaurituak ahalik eta azkarren osatu daitezela espero du. Bide batez, aste honetan bertan Azpeitian hil den langilearen senitartekoei doluminak ere helarazi nahi izan dizkie.
Serranok bere oharrean adierazi duenez, onartezina da 24 ordu eskasetan 6 lan-istripu gertatzea Euskadi mailan. Horregatik Eusko Jaurlaritzari gaiaren inguruan neurriak hartzeko eskatu dio. Zentzu horretan Serranok, gizarte eztabaida areagotu behar dela uste du, politika sinesgarriagoak eta eraginkorragoak gauzatuz, ezbehar kopuruak behera egin dezan.
Otamotz.com-en: