Susana Enrique: “Gurasoek egin dutenahalegina ikusirik, ardura hartu behar izan nuen: ezin nien kaleegin”
Susana Enriquek bere aitak 1965eansortutako enpresa zuzentzen du: Grabados Enrique. Urretxun hasi zirenlanean: duela gutxi bota zuten Belaustegi plazako etxean. GeroGabiriako baserri batera joan ziren eta egun Zumarragako Argixaoindustrialdean dute egoitza. 12 langile dituzte eta grabatu munduaeta trokelagintza jorratzen dituzte. Kontserba-latak, erremintak etaautoentzako piezak grabatzen dituzte batez ere.
Enriquek oso argi zuen bere aitarenenpresan lan egingo zuela. “Ikastea ez nuen batere gustuko etabehar-beharrezkoa baino ez nuen egin. Lanbide Heziketa egin nuen,administratibo ikasketak hain zuzen ere. Egun, informatikak hartuduen garrantzia ikusita, askoz ere gehiago behar izango nuke”.
Egunen batean aitarekin lan egingozuela ikusirik, oso gaztetatik hasi zen enpresan. “Ez zegoen nirearreta pizten zuen beste ezer eta hemengo bulegoko lana gustukoanuen. Aitak nola lan egiten zuen ikustera etortzen nintzen. Garaihartan idazteko makinak zeuden oraindik”.
Dena den, oraindik ez zekien egunenbatean enpresa gidatuko zuela. “Aitaren erretiroa urrun zegoen etaasmoa aitari laguntzea zen. Nire anaiak gogo handirik erakutsi ezduenez, egun ni naiz administratzailea eta kudeatzailea. Enpresaaurrera ateratzeko esfortzu handia egin dugu: ordu asko sartu,oporrik gabe gelditu, larunbat eta igandetan lanera etorri… Langilegazteak soldadutzara joaten zirenean ama fresatzeko makinan lanegitera etortzen zela oroitzen dut. Krisialdi gogorrak ere jasanditugu. Gurasoek egin duten ahalegina ikusirik, ardura hartu beharizan nuen: ezin nien kale egin”.
Zorionez, bere lana gustuko du. “Gauzatxar asko ditu, presioa batez ere, baina onak ere bai:hornitzaileekin eta bezeroekin tratua batik bat. Duela hiru urtehartu nuen enpresa, baina lehenago ere nirea zen ardura. 20 urtedaramatzat dagoeneko arduradun gisa. Aitak bazekien langile onakzituela, baina bera ez bazegoen enpresak ez zuela aurrera egingo ustezuen. Garai batean ez zituen oporrak hartzen eta erretiratu ondorenere lantegira etortzen zen. Halako batean, ez genuela gehiago hemenikusi nahi esan genion”, oroitzen du.
Aitarengandik ikasi beharrekoa guztiaikasi ondoren, Susana Enrique bere lanean eroso sentitzen da.“Tailerreko enkargatuak urte asko daramatza eta grabatu kontua bereesku dago: hornitzaileak, bezeroak, erosketak, salmentak, langileenantolaketa…”. Gainera, enpresan inork ez du gutxietsi emakumezkoaizateagatik. Enpresatik kanpo, ordea, arazoren bat edo beste izan du.“Bezero batek bere lagun batzuen sexu gorabeherei buruzkokomentario bat egin zidan eta harritu egin ninduen. Izan ere, nikhalako gaiak nire gertukoekin bakarrik jorratzen ditut. Ez nionkasurik egin eta hurrengo batean arrazoi handirik gabe sekulakoistilua sortu zuen”.
Beste batek, berriz, aitari beraerretiratzen zenean ardura nork hartuko zuen galdetu zion. “Nikhartuko nuela jakin zuenean ez zegoela konforme erantzun zion, nikjenio bizia dudala. Nire ustez, bere asmoa aitari enpresaren zati baterostea zen eta ez nengoen horretarako prest noski”.
Gizonezko batzuek berarekin zuzenjokatu ez badute ere, beste batzuk primeran portatu dira. “Neskakoskorra nintzela, gizon heldu batek irakatsi zidan lanbidea. Osozuzen jokatu zuen nirekin eta gustura asko lan egingo nuke berriroberarekin. Oso atsegina zen eta sekula ez zidan lekuz kanpo zegoenezer esan”.
Bera ere atsegina izaten saiatzen da.“Ez dut uste nagusi gogorra naizenik. Nire helburua gauzak ahaliketa hobekien egitea da, baina hau katea da: behean ondo lan eginbehar bada goikoa ondo joan dadin, eta alderantziz. Langileekinadeitsua naizela uste dut. Arazo bakar bat gogoratzen dut: langilebati bere aitaren osabaren hiletara joaten utzi nion, baina egun horiordaintzea nahi zuen eta ez zegokion”.
Lankideen artean bat oso berezia daberetzat: senarra du. Biek enpresa berean lan egiteak alde onak etatxarrak ditu, baina ondo moldatzen direla dio. “Nire ordutegia ezda finkoa. Urte askotan 8.30etik 12.30era eta 14.00etatik 17.30eralan egin dut, baina egun ezinezkoa zait. Goizean beranduago etortzennaiz, seme-alabekin egon beharra baitut. Nire aitak ez zuen halakoarazorik: alde batetik nik egiten ditudan lanetako batzuk ez zituenegiten eta bestetik etxeko lanak amak egiten zituen”.
Emakumezkoek lan munduan arazo gehiagodituztela uste du. “Atzo bertan tailerreko batzuei noiz sartzennaizen eta noiz irteten naizen ondo dakitela, baina beste gauzabatzuez ez direla jabetzen esan nien. Emakumezkook gizonezkoek egitendituzten lan berberak egin ditzakegu, baina ordutegiekin arazogehiago ditugu. Gurera etorri zen lehen emakumeak ezin zueneginbeharrekin bete. Gure enkargatuak eguna tailerrean ematen du etanik ezin dut halakorik egin: etxeko arazoak konpondu behar ditut,ikastetxeko bileretara joan…”, dio.
Begoña Collado: “Lan-munduanaurrera egiten ari garen urteetan izaten ditugu haurrak eta bi aukerabesterik ez ditugu: ama izateari edo lanbideari uko egitea edosekulako ahalegina egitea”
Begoña Collado donostiarra da,baina Zumarragan lan egiten du: Argixao industrialdeko Garoa jakiizoztuen enpresan. Ikasketaz abokatu ekonomista da. Bere lanibilbidea Iparlaten hasi zuen, gero Madrilera joan zen eta 2002tikhona Garoan lan egiten du.
Zumarragara heldu zenean enpresakarazoak zituen. “Egoera kritikoa bizi zuen eta zuzendaritza aldatunahi zen. Hautaketa prozesura aurkeztu nintzen eta hala hasinintzen”. Ordura arte gidaritza lanetan aritu gabea zen. “Salmentaeta esportazio arloetan aritua nintzen, baina hemengoa da kudeaketaalorreko lehen esperientzia”, azaldu du.
Bere lehen zeregina, enpresaren arazoakkonpontzea izan zen. “Bi bezero mota: alde batetik jatetxeak,ikastetxeak, geriatrikoak eta halakoak daude eta bestetikhipermerkatuak. Ni heldu nintzenean batez ere bigarrenekin lan egitengenuen eta hori arriskutsua da. Dibertsifikatzearen alde jo nuen etaesperientzia oso aberasgarria izan da. Egia esan, lanak ordu askokentzen dizkit. Enpresa txikia denez, alor asko jorratu behar dituteta asko ikasten ari naiz”.
Bere enpresan ez du inongodiskriminaziorik sentitu, baina hortik kanpo bai. “Langileen etabazkideen aldetik ez dut inongo gutxiespenik sentitu. Enpresatikkanpo bai, ordea. Azoketan, adibidez. Duela gutxira arte guresektorea, gainontzeko guztiak bezala, matxista samarra izan da.Arrantzaleen eta armadoreen artean, ferietan… emakumezkoren battopatzea oso arraroa zen. Hornitzaileekin izan ditut arazo gehien.Bazekiten kudeatzailea ni nintzela eta, hala, negoziaketen arduranirea zela. Hala ere, komertzialari zuzentzen zitzaizkion.Senarrarekin egotea suertatu zaidanean berbera gertatu zait. Denaden, matxismoa gehienbat adineko zuzendarien artean ematen dela ustedut”.
Collado ez da kokildu. “Hori guztiaez da zailtasuna izan niretzat. Komeni bada aginte-makila nork duenargi uzten dut eta bestela ez. Ez dut uste euren asmoa min egitea edoni gutxiestea zenik, ohitura kontua baizik. Nire ustez hori aldatzenari da. Ferietan gero eta emakume gehiago ikusten da. Dena den,kudeatzailerik ez dut topatu. Nik zorte handia izan dut, bainaemakumeok gizonezkook baino zailago dugula uste dut”.
Amatasunak ere eragina duela dio.“Lan-munduan aurrera egiten ari garen urteetan izaten dituguhaurrak eta bi aukera besterik ez ditugu izaten: ama izateari edolanbideari uko egitea edo sekulako ahalegina egitea. Gizonezkoek,orokorrean, ez dute halako hautaketarik edo esfortzurik egiten.Haurren ikasketa kontuak, gaixotasunak, arropak… ez dituzte horrenaintzat hartzen”, salatu du.
Berak senarraren laguntza izan du.“Etxekoak asko poztu ziren lanpostu hau lortu nuenean eta niresenarra nire atzetik etorri zen. Ordura arte biok Madrilen lan egitengenuen, baina nire lanpostu berriari lehentasuna ematea erabakigenuen. Babes handia sentitu dut”.
Enpresan ere lankideen laguntza izandu. “Ez dut uste nire autoritatea sekula zalantzan jarri denik.Heldu nintzenean aldaketa gogoa zegoen, ondo hartu ninduten eta nireerabakiak arazorik gabe onartu dituzte. Gogorrenaenplegu-erregulazioko espedienteen kontua izan da. Jendea kaleratubeharra, sindikatuekin eztabaidatu beharra… gogorra izan da. Azkarikastea tokatu zait”.
Mari Carmen Ruiz: “Unibertsitateangehiengoa gara, baina pisuzko karguetan emakume gutxi daude”
Mari Carmen Ruizek Lanbide Heziketaikasi zuen: Kontulari Tekniko espezialitatea, hain zuzen ere. Familiaenpresa batean lan horretan urte batzuk eman ondoren, negozioarenardura hartu behar izan zuen. 24 urte besterik ez zituen kudeatzailelanean hasi zenean. Inprenta bat zen eta zuzendaritza eta jabetzabere aitaren eta honen bazkide batzuen esku zegoen.
Bere ekimenez, merkatuak eskatzen duenmailan lan egiteko helburuarekin, baina familia enpresa espirituamantenduz, Goi-Design enpresa abian jarri zuen. Instalazioak Argixaoindustrialdean dituzte. Bertan mota askotako inprimatze lanak egitendituzte, batez ere inguruko kooperatibentzat.
Ruiz Aldea familian bost anaia-arrebadira eta horietatik lauk arte grafikoen munduan lan egiten dute.Enpresan hamar langile dira guztira. “Gure aitak bere ilusioaseme-alaba guztiei igorri zien. Hori dela eta, guztiok alor honetanlan egitea erabaki genuen. 80ko hamarkadako krisia heldu zenean, gureegitasmoa abian jartzea erabaki genuen. Esperientzia falta ez genuenbehintzat”.
Gaztea zen arren, inprenta zaharreanlortutako esperientzia eta bere izaera zirela eta, Mari Carmenkudeatzaile izendatu zuten. Lehen pausoak gogorrak izan ziren, krisigaraia baitzen. “Halakoetan erabaki oso garrantzitsuak hartu beharizaten dira eta oso gaztetan egin behar izan nuen. Eskari falta zelaeta, enplegua erregulatzeko espedientea eskatu behar izan nuen. Osogogorra izan zen, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere.Guztiok egunez egun egindako esfortzuari esker, bezero-zorroegonkorra lortu dugu eta bezero kopuruak etengabe gora egiten du.Egungo egoera mantentzen bada, lana ziurtatua dugu”.
Euren aitaren inprenta izandakoa uztekoerabakia aho-batez hartu zuten. Anaia-arreba guztiek erabaki zutenegitasmo berria familian abian jartzea. “Inprenta hura zaharkituazegoen. Zenbait bazkide zituenez, tartean gure aita, erabakiakhartzea ez zegoen gure esku. Gainera, ez zuten makinak etainstalazioak berritzeko asmorik. Horrek salto egitera bultzatugintuen. Lehen pausoak zailak izan ziren eta beldur apur bat genuen,noski. Guztiok egitasmo berri eta handi batean murgildu ginelakontuan izan behar da”.
Anaia-arreben profesionaltasunakaurrera egiten lagundu die. Azken urteotan enpresa horrenbeste hazida, non pabilioi berri batera joan behar izan diren. Mari Carmenekkrisi garaia zein oparotasun garaia ezagutu ditu. “Aurreko enpresanardura egun batetik bestera hartu nuen. Langileek berehala ikusizuten informazio guztia eskaintzen niela eta arazoak konpontzen arizirela”.
Urte haietan lortutako esperientzia osobaliagarria izan zaio Goi-Desig enpresako lanari aurre egitekoorduan. “Bolada txarretan ikasten da gehien. Egoera ona bizidenean, lehentasuna atzean ez gelditzea eta bezeroak mantentzea da.Garai gogorretan irtenbideak bilatu behar dira. Hori oso zaila da etanorberak duen onena atera behar du. Halakoetan, gogorrena norberarenatzean jende asko dagoela jakitea da. Ardura oso handia da, bainaegitasmo bat aurrera ateratzea oso pozgarria da”.
Sekula ez du arazorik izan emakumeaizateagatik. “Ez dut diskriminaziorik sentitu eta horrek nire lanaerraztu du. Inguruko kooperatibekin lan egiten dugu batez ere etaenpresa hauetan emakumezko asko daude. Metalaren alorrean, berriz,gizonezkoak nagusi dira”, aipatu du Zumarragako enpresakokudeatzaileak.
Goi-Design enpresan emakumezko batekematen ditu aginduak, baina horrek ez du inongo arazorik suposatzen.“Eguneroko lanean tentsioa izaten da beti, baina sekula ez dutkexarik jaso. Gurea enpresa txikia da, aspalditik ezagutzen duguelkar eta erabakiak arrazoituak izaten dira. Batzuekin besteekinbaino hobeto moldatzen gara, baina hori ez da sexuaren araberakoa;norberaren izaeraren araberakoa baizik”, arrazoitu du.
Mari Carmenen ustez, lan egiteko moduaere ez da sexuaren araberakoa. “Garrantzitsuena langilearenprestakuntza, formazioa eta profesionaltasuna da. Ezin da inor epaitugizonezkoa edo emakumezkoa izateagatik, burutzen duen lanagatikbaizik: batzuek dena ematen dute eta beste batzuk ahalik eta gutxienegiten saiatzen dira”.
Dena den, argi du mundu guztia ez delabere iritzi berekoa eta oraindik ere diskriminazio sexuala existitzendela. “Enpresa handietan emakumeek aurrera egiteko arazoak dituzte.Zuzendaritza kontseiluetan zenbat emakume dauden begiratzea besterikez dago. Jendaurrean jendea politikoki zuzena da, baina matxismoa hordago. Unibertsitatean gehiengoa gara, baina pisuzko karguetan emakumegutxi daude”, arrazoitu du.
Mari Carmen Ruizen ustez, amatasunadiskriminazio iturri nagusietako bat da. “Familia gehienetanemakumea arduratzen da seme-alabez eta etxeko lanez. Hori dela eta,enpresa gehienetako arduradunek nahiago dute gizonezkoak kontratatu.Kudeatzaile naizen heinean, argi dut emakume bat kontratatzeak zerarrisku dituen; baina erabakia hartzeko orduan hautagaiarenprestakuntza eta lanerako gogoa dira garrantzitsuenak”, amaitu du.