Jonek abuztuaren parte handi batZumarragan pasa du. Igerilekura joan eta bizikleta estatikora igonahi izan du. Alferrik. Kultur etxe ponpoxoan liburu-disko-DVD sortabat hartu nahi izan du. Alferrik. Bere haserrea erakusteko Udaletxeankexa bat jarri nahi izan du. Alferrik. Abuztuan itxita. Urola Garaikohiriburuan ez da udal zerbitzurik izan. Herria hilda egon da. Edo hilegin dute?
Bai, Jonek badaki, Urretxun igerilekumundiala dago eta hara joatea besterik ez zuen. Liburutegi zerbitzuaere eskaintzen zuen, gainera. Eta hangoa gustukoa ez balu, Legazpikoaere irekita zuen. Eta apur bat urrutiago, Ondarreta eta Kontxakoak.Baina kultur etxea? Liburutegia uztaileko arratsalde guztietan etaabuztu osoan itxita. Nola liteke? Artikulu hau idazten ari denean-irailaren hasieran gaude-, Jonek ekainean hartu zituen bi liburuditu oraindik etxean. Ez du berririk hartzerik izan. Dituenakentregatzerik ere ez.
Goiz partean inguruko mendietanosteratxoak emanez sentitu du oporretan zegoela. Izazpira igo,Belokiko bidegurutzean ura edan, Antion itzaletan eseri eta liburubat irakurri… ah, ez, barkatu… itzaletan eseri eta zerbezatxo bateztarriratu… ah, ez barkatu, itzaletan eseri eta euliak zenbatu.Bai, hori da, euliak kakaren bueltan. Eta gu ere bai. Denbora aurreradoa eta Antion oraindik ez dute txiringitorik muntatu! AbuztuanAntiora hurbildu eta kokakola hotza edan edo frigopie alu batmiazkatu nahi izan duten turistek flipatu egingo zuten, halako parajeatseginean eztarria gozatzerik ez! «Ven y cuéntalo».
Jon Ormazabal eta Jon Torner