Gracia Kerejetaren Siete mesas debillar francés filma emango dute gaur Zelai Arizti aretoan,arratsaldeko bostetan. Kerejetaren azken filma da Siete mesas debillar francés. Kultur etxetik antolatutako egitasmoa da.Sarrera doan izango da.
Kerejetak oraingoan ere sentipenak etabizipenak lotzen ditu emakume baten eta bere semearen istorioakontatzeko. Angela hirira doa aita ikustera bere seme Guillerekinbatera. Iristen direnerako aita hil egin da.
Film honetan egindako lanari esker,Blanca Portillo aktoreak Zilarrezko Maskorra jaso zuen iazkoDonostiako Zinemaldian eta Maribel Verduri, aktore onenaren Goyasaria eman zioten.
Gauean “Klasikoak DVDan”
Butak21 Zineklubak berriro ekingo dioaurten “Klasikoak DVD-an” emanaldi sortari. Beldurrezko filmbatekin emango diote hasiera ikasturteari. Gaur 21:30etik aurreraDeliverance filma ikusteko aukera izango da Urretxuko Labeagaaretoan.
Deliverance filmak hiriko lau lagunenistorioa kontatzen du. Lagunak Atlanta inguruko Cahulawasse ibaiareningurura joango dira txango bat egitera, apatxeak bizi diren mendiinguruetara. Lagunetako bi bahituko dituzte eta hortik aurrera planakokertuko zaizkie. Ahala bezala bizirautea eta amesgaizto horretatiksalbu irtetea izango da lauen helburua.