Fitxa:
- Zuzendaria: Tamara Jenkins
- Gidoilaria: Tamara Jenkins
- Antzezleak: Laura Linney, Philip Seymour Hoffman, Philip Bosco, Cara Seymour eta Peter Friedman.
- Herrialdea: AEB
- Urtea: 2007
- Iraupena: 113 min.
Sinopsia
Wendy eta Jon anai-arrebak dira, etaurte askoan bakoitza bere aldetik bizi izan da. Orain ordea, gaixodute aita eta hura zaintzeko elkarrekin bizitzera behartuta daude. Ezbatak, ez besteak ez dute aitarekin hitzik egin azken 20 urtean.Komedia eta drama nahasten dira film honetan. Horietako bat da TheSavages. Pelikula zintzoa, aurkezten dituen gai ugariak patxadaz etaneurriz begiratzen dituen istorio landua, sentitua, zinezkoa.
Tamara Jenkins-en lehendabizikopelikula ezusteko atsegina izan da- nolabaiteko antzekotasuna duenNoah Baumbachen The squid ande the whale (Una historia de Brooklyn,2006) izan zen bezala-, begirada zorrotza eta garbia erakusten duzuzendariak. Era berean, ez du irtenbide errazenera jo nahi, gauzakbere konplikazioan azaltzen ditu, irtenbide magikorik gabe, apartekodramatismorik gabe. Etortzen diren moduan.
Gai asko daude The Savages honetan, etahorien gaineko zertzeladak marrazten ditu Jenkins-ek: heriotza,familia arteko harremanak, gizarte eredua, bakardadea, genero artekoezberdintasunak, itxurakeria… Oro har, giza talde baten erretratupoliedrikoa da, burgesiarekin bizi garenok argi eta garbi ikusikodugu geure burua pantailaren beste aldean islatuta. Gertukoa da osofilma, inguru eta memento jakin batean gertatu ahal zaigun egoerada. Gordintasun osoz, irribarre jator gutxi dago hemen.
Ederki idatzita, ongo zuzenduta, aldekobeste puntu garrantzitsu bat du The Savages-ek. Bi, barkatu: PhilipSeymour Hoffman -neurrian behingoz- eta batez ere, Laura Linneyhauskorra.
