Aurten ere Urolako tren zaharrarenbidea jarraituta gauzatuko da ibilbidea, familian bizikleta zaletasunabultzatzeko helburuarekin. Aurten berrikuntza bezala, partehartzaileek 3 ibilbide izango dituzte aukeratzeko.
Ibilbideak
Aizpurutxora arteko bidea izango dahiruretan laburrena. Guztira 14 kilometroko luzeera izango du. Azkoitiraino joan nahi dutenek 28 kilometro burutu beharko dituzte.Aurten lehen aldiz Lasaora joateko aukera eskeiniko du bizikletamartxak, 58 kilometro izango dira guztira.
Denak ere Areizaga-Kalebarren plazatikirten beharko dute hamarretan. Ordu bete lehenago ibilbide luzea eginbehar dutenen kasuan.
Izen-ematea
Izena emateko epea irekita dago jada,Zumarraga eta Urretxuko kiroldegietan, Goierri Kirol Elkartearenegoitzan edo Urben egin daiteke. Baita www.goierrike.net web orrianere.
Martxa arrakastatsua
Urtetik urtera gero eta jende gehiagokhartzen du parte bizikleta martxan. Pasa den urtean adibidez 217 izanziren bizikleta hartu eta ibilbidea egitera animatu zirenak.Antolatzaileek aurten kopuru hori gainditzea espero dute.