50 bat bazkidek hartu zuten parte pasaden asteko bileran. Asier Muruan gidatutako zuzendaritzak, 151.000euroko aurrekontua ez ezik, Klubaren egituraketa zabaltzea ereproposatu zuen. Hori ere onartuta gelditu zen. Hala, Urolaren 9futbol taldeetako entrenatzaileen eta ordezkarien izenak onetsi, etabeste zenbait teknikari ere zehaztu zituzten: masajista, oinarrizkofutboleko prestatzaile fisikoa, eta atezainen hiru entrenatzaile.
Arlo soziala izango du Urolak, Manu Alberdik azaldu zuenez.Triatloi saila ere berriz ekinean jartzea adostu zuten.
Balentziagaren fitxaketa
Galdera eta erantzunengaraian bazkide batek galdetu zuen Urolak zenbat diru jasoko duenMikel Balentziagaren fitxaketagatik. Asier Murua lehendakariakerantzun zuen bihar dutela bilera Realarekin. Urolan hezia,abuztuaren bukaeran fitxatu zuen Athleticek Balenziaga zumarragarraRealetik, eta 1. Mailan dabil.
Kirol arloari dagokionez,beste bazkide batek helburuei buruz eskatu zituen azalpenak. SerafinGarziandiak esan zuen Urola lehenengo erregional mailan dagoenbitartean helburua beti mailaz igotzea izango dela. Aurtengo liganhasiera kaskarra egin duela ere aitortu zuten.
Aurkeztutakogaiak jorratuta, eta bazkideen oniritzia behar zuten puntuek baietzalortuta, 25 minutuan bukatu zen batzarra.