Antzinako Amaren baselizan bertanegingo dute antzerkia, historian lehenbiziko aldiz. Antzezlanarengaia baseliza bera izango da, Urretxuko eta Zumarragako aktoreekkontatuko dutena. Antio: misterioa taula gainean antzezlanaJuan Agirrek idatzi eta zuzenduko du.
Baselizaren zazpiehun urteko historianlehenengo aldiz egingo dute antzezlana ermitaren barruan. Bihararratsaldeko zazpiak eta erdian irekiko dituzte baselizako ateak, etaordu eta erdi iraungo du ikuskizunak. Arratsaldeko zazpietan autobusaizango da doan Zumarragako parrokia aurrean Antiora gerturatu nahiduenarentzat.
Guztira 20 aktore izango dira Antiokooholtzan, horiek guztiak bertakoak. Haiekin Eñaut Gantxegi etaJavier Merino aktore profesionalek ere parte hartu dute ikuskizunean.Musikarientzako tokia ere izango da, eta Euskadiko Orkrestako kideElena Murgia (biolontxeloa eta biola berezi bat) eta Daniel Garai(perkusioa) ere izango dira.
Irri-Makila jubilatuen antzerkitaldeko kideek, La Salle ikastetxeko gurasoen Arco Iris antzerkitaldekoek, Parrokiako abesbatzak eta Irrintzi dantza taldeak partehartuko dute.