Aste honetan Kup Taldearen emanaldiaizango da Urretxuko San Martin de Tours elizan. Talde honenpartaideak gazteak izan arren, abesbatzen munduan esperientziahandikoak dira, bai eta musika ikasketa zabalekoak ere. Hori horrela,eta Gabriel Baltes maisuak eskaintzen duen bermea kontuan hartuta,zailtasun eta konplexutasun tekniko handia duten maila goreneko obrakinterpretatzen ditu KUP taldeak.
Programa anitza
Programa denentzat gustukoa izan dadinsaiatzen dira zikloa antolatzerako orduan. Urtero Tolosako AbesbatzenLehiaketan parte hartzen duen talde bat ekarri ohi dute, kasugehienetan atzerriko abesbatza izan ohi dena. Donostiako KUP taldeak,Adur Vocal Ensemble Tolosako lehiaketan parte hartu duen Osloko(Norvegia) taldeak eta Goiargik hartuko dute zikloan parte. Saioguztiak, datozen igandeetan gauzatuko dira Urretxuko Tourseko SanMartin parrokian, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Goiargi abesbatzak 25 urte
Urte osoa ospakizunetan darama Goiargiabesbatzak. Izan ere, 25 urte bete dira aurten ahots zurien abesbatzagisa sortu zenetik. Ospakizunen artean, iazko Santa Zezilia eguneangarai guztietako abeslariak batu eta bazkari bat ospatu zuten.Kontzertuak eta zikloak ere egin dituzte, udaberrian DonostiakoOrfeoia eta Pasaiako taldearekin adibidez. Zikloaren barrukokontzertua beti izan ohi da berezia Goiargi abesbatzarentzat. Urteosoan zehar landutako lan berriak zikloan edo jaietako kontzertuanaurkezten dituzte, eta aurten ere hala egingo dute.