Bandera errepublikanoa jarri dute Zumarragako udaletxean, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrenean
Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena dela eta, Ezker Anitza-IUk eta PCE EPK-k bandera errepublikanoa jarri dute Zumarragako udaletxean. Ekitaldian Ines Benitez, Vitaliano Rodriguez eta Eladio Maroto alderdikideek parte hartu dute. Ezker Anitza-IUren eta PCE-EPK-ren ustez, benetako demokrazian eta estatuaren nazioaniztasunean sakontzeko gai den sistema bakarra errepublika da.
