Vicenta Valor eta Jesus Gil
|
Aulki premia zegoen eta jartzen ari dira. Pixatokiren bat ere behar da. Gizonezkoek edonon egin dezakete, baina emakumezkoek zailago dute. Bestalde, bidegorria Telleriarteko bidearekin lotu nahi dutela entzun dugu. Ondo legoke, orain arteko moduan auto artean eta errepidea zeharkatzen ibili beharra baino hobeto.
|
Amaia Gago
|
Legazpi aldera jotzen dut beti, bidegorria luzeagoa eta lasaiagoa baita. Ondo dago, baina nahiko estua dela iruditzen zait. Askotan jendea saihesten ibili beharra dago. Ez dakit zabaldu ahal den edo seinaleak jarri beharko liratekeen. Garbitasuna? Komun bat jartzea ondo egongo litzateke, batez ere adineko jendearentzat.
|
Juani Rezola
|
Ni noizbehinka bakarrik etortzen naiz eta beti Legazpi aldera. Azkoitiara doan aldean jende gehiegi ibiltzen da nire gusturako. Asfaltoari dago ionez, ni behin erori egin nintzen. Pixka bat altxatuta zegoen eta ni baldar samarra naiz… Dia supermerkatu inguruan izan zen.
|
Benito Padron
|
Mendia nahiago dut, baina bidegorria ere ondo dago. Azkoitira doan aldean usain txarra egoten da askotan, araztegia dela eta. Beste alde honetan, berriz, lantegiek botatzen duten kea dago. Hala ere, oso ondo dago. Komun bat falta da. Izan ere, adin batetik aurrera zaila da gogoari eustea. Hiru udalen artean zer edo zer egin behar dutela uste dut.
|