Atzo eguerdian gauzatu zen zozketaZumarragako Zelai Arizti aretoan. 297 eskatzaileak, Javier MadrazoEtxebizitza eta Gizarte Gaietako kontseilaria eta Mikel SerranoZumarragako alkatea bildu ziren bertan, besteak beste.
Zortedunak
Gutxitu fisikoen artean bi eskatzialebaino ez zeudenez, zuzenean eman zitzaizkien etxebizitzak. IgancioGabiria eta Encarnacion Labrador izandira zortedunak.
35 urtetik gorakoen artean 134pertsonek egina zuten eskaera. Seik baino ez zuten lortu dena den,etxebizitza eskuratzea. Driss el Bouanani, Jesus Maria Arsuaga,Susana Mintegi, Ahmed el Imrani, David Cordoba eta Nerea Mungiariegokitu zitzaizkien babes ofizialeko etxebizitzak.
25 eta 35 urte bitarteko gazteen arteanondokoak izan ziren zortedunak: Arkaitz Lopez, Amaia Igarzabal, AritzGindulain, Garikoitz Oiarzabal, Iriana Cantalejo, Alazne Mateos, JonArriaran, Marta de Miguel, Harkaitz Nuñez, Ander Arrieta,Andres Citores, Igor de la Calle eta Vicente Armenteros. 161 pertsonazeuden eskaria egin zutenen artean.
30 hilabete
Artiz auzoan dagoenekoetxebizitza-multzoa egingo duten gunea nabarmentzen da. Lanean aridira, eta hogeita hamar hilabete behar izango dituzte lanak amaitueta etxeetako ateak irekiko dituzten giltzak emateko. Orain, eta atzojakitera eman zutenez, etxebizitza egokitu zaienen egoera aztertukodute, inor beste etxebizitza baten jabe ez dela ziurtatzeko.
Etorkizunean gisa honetako etxebizitzagehiago egingo dira Zumarragan. Hurrengoak Eitzan.