Aurreko batean Goierri Garaia atletismotaldeak antolatutako Zumarraga-Urretxuko I. Challengea-ri buruzhizketan hasi ginen. “Goierri Garaia” eta “challenge”terminoez batetik (gure ustez okerra bata eta flipau askoa bestea),eta gisa horretako (sasi)-konpetizioen izaeraz bestetik: Aizkorrikomaratoia, Quebranta, Behobia, Hiru Handiak… Zein helburu bilatzendu jendeak? Erantzunetan ez gentozen guztiz bat, baina garbi dugugeroz eta fededun gehiago erakartzen dituzten erronka horien xedea ezdela soilik kirola eginez dibertitzea eta osasuntsu mantentzea.
Hainbat ikerketek diote abenturakirolak praktikatzen dituztenek eta drogazaleek bilatzen dituztenemozioak antzekoak direla. Eta abentura kirolak ez dira soilik binabolamarisko eta bolakarne ardorik gabe irenstea edo santalutzitanijito bati zaldia lapurtu eta ihes egiten saiatzea. Mendian korrikadabiltzanak, himalayista nortfeizistak, eskiatzaile konpultsiboak,Quebrantan edo Behobian topera aritzen direnak, eskalatzaileintrepidoak… eurak ere zaku horretan sartzen dira. Gorputzarenmugetan jolas egin eta lortutako markak gainditu nahi dituzte.Plazerra ematen omen die horrek. Ikerlariek diotenez, egunerokotasunasaihestea dute helburu, eta konkista sentsazioa izatea. Gauza berriakprobatzea gustuko dute, sakrifizio handiagoa eskatuko duten erronkeiheltzea. Fruitu lehorrez elikatzen diren eta gizartearen onespenalortu duten kirolariez ari gara eh, ez drogazale lotsagarriez.
Horra aldea, lehenengoak heroienaldarera igotzen ditugu sarri, eta besteak erorien putzura botatzenditugu. Zer, gauzak nahasten ari gara? “Mal de altura”,badakizue.
Jon Ormazabal