Futbol taldean sartu ginen ta
jokoan azken bolada,
oso gustora joaten gara
entrenamentuetara.
Baloia hartu eta jaurtitzen
gustora ibiltzen gara,
izerdi pila bota ostean
guztiok pozik dutxara.
Behin Lazkaora joan ginen ta
partidan euria hasi,
hango zelaiak saiatu arren
ezin ura iragazi.
Azkenerako bilakatu zen
igerilekua kasi,
nahiz eta gogoz jokatzen dugun
ezin beti irabazi…
talde apala garena,
aurrerantzean ere emango
dugu daukagun onena.
Ez du ajolik gure taldea
sailkatu arren azkena,
gure arteko giro aparta
baita garrantzitsuena.
Andoni Oruesagasti