Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Marcela: etxea (141. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/11/25
Otamotz
Ni Marcela naiz. Nire istorioa deserri bikoitzarena da, diktaduragatik Argentina utzi behar izan nuen 1976.ean; gaixotasunak eraginda berrogei urtetan zehar nire etxea izan den Horacio galdu dut. Jarraitu aurretik istorio honek ez duela eztizko amaierarik aitortuko dizut, istorio tristea da gurea. Hemendik aurrera zuk aukeratu: segi edo ez. Horaciok parkinsona du. Duela hamabi urte esan ziguten, nik ordurako banekien zerbait oker zegoela, jadanik bere behatzak dardar batean zebiltzan txanponak zenbatuko balituzte bezala, bera askotan konturatu ere ez zen egiten, ni bai. Ni ez naiz sekula bueltatu Argentinara, Horacio behin baino gehiagotan joan da diktadura bukatu zenetik. Orain hiri hotz honetako apartamentuko leihotik begira nago eta parkinsonak bigarren erbestea ekarri didala badakit. Unibertsitatean ezagutu nuen sorbalda zabaleko gizona, zuhurtzia apur bat izan ez duen nire gizona galdu dudanean etorri zait bigarrena. Bere gorputza hor dago saloian, lotan, baina nire etxearen aztarna handirik ez da gelditzen han, jada. Argentinak lotsa ematen zidan niri, horregatik ez nintzen inoiz Horaciorekin bueltatu. Lotsa nire betiko bizilaguna, itxuraz adeitsua zena, borrero bilakatuta ikusi nuela gogoratzeak. Eta beldurrez elikatutako gehiengoaren isiltasuna eta zigorgabetasuna eta horrek guztiak utzi zituen errautsak eta ahanzturak eta isilpeko gorrotoak. Baina ez, ezin zaitut engainatu, Argentina niretzako mina ere izan da urte hauetan guztietan. Sarraskia handiegia izan zen. Saiatu naiz galdutako lagunen aurpegiak ez ahazten, baina ez ditut gogoratzen, galdu ditut. Desagertutako zerraldorik gabeko aurpegi gehiegi dira eta dolua egiteko aukerarik ez dugu izan, istorio hauen guztien amaierak ezin izan ditugu gure azaletara josi. Horacioren baitan neuronak bere garuneko sustantzia beltzaren bide zidorretan galtzen ari dira aspaldi, bere buruaz beste egiten dute behin eta berriro. Amildegira saltoka dabiltza atzean uzten dutenari erreparatu gabe. Atzean utzi dute Horacio zen hura eta orainera ekarri didate bere gorputza neuronen hilerri bat izango bailitz. Okerrena ez da hori, ordea, zailena bera bere gorputz indartsuaren gainbeheraren lekukoa izan dela da. Horaciok ez du burua galdu, kontzientea da, badaki preso dagoela. Izaera aldatu zaio, ez da pertsona bera, gaixotasunak agintzen du bere baitan. Horaciok aspaldi ez du borroka egiteko gogorik, ulertzen dut, borroka antzua da berea. Ni, bien bitartean etxerik gabe gelditu naiz, zeharo abandonaturik; bera, bitartean, saloian dago lotan. Gaixotasunak ekarri dit niri benetako erbestea. Parkinsonarekin haragizko, larruzko, gorputzeko, maitalearekiko erbestea ukitu dut. Dagoeneko ezin dut Horaciorekin apenas hitz egin, bere hitzak bakarkako dantzan dabiltza eta sarritan bere hitz batek ondokoari ez dio zentzurik ematen, ezta aurrekoari ere. Ahotsa aldatu zaio, parkinsonaren ahotsa du. Hutsak dira hutsuneak. Horacioren gorputzeko atal bakoitza bere kasa dabil, erori egiten da, elkarrekin erortzen gara. Botikek ez dute hasieran bezala funtzionatzen eta dagoeneko gauza askorako ez da gai. Gaixotasuna da miseriarik handiena. Ezin du bakarrik pixik egin, zakilak ihes egiten dio eskuartetik. Neurona bakoitzaren desagertzea tragedia izan da gure bizitzatan. Greziarrek tragos esaten zioten ahuntzek, sakrifikatu aurretik kantatzen zuten adioaren oihuari, hortik dator tragedia hitza. Ez Horaciok ezta nik ere, ez dugu oihurik egiten baina jakin badakigu antzerki honetako amaiera zein izango den eta aitortuko dizut, azkar amaitu dadin desiatzen dugu biok. Orduan ni, etxerik gabe, Argentinara bueltatuko naiz.

Miriam Luki

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT