Antzezlana erdaraz da eta 10 euroansalduko dituzte sarrerak aretoko leihatilan. Gaur bertan zabaldukodute txarteldegia, 11:30etik 13:30era eta 19:00etatik 20:00etara.Sarrerak agortu arte egongo da zabalik. Kike San Francisco etaBeatriz Santana aktoreak igoko dira gaurkoan Zelai Ariztikotaulatura, Woody Allen-ek idatzitako lana antzezteko.
Misterioso asesinato en Manhattan
Woody Allen-ek idatzitako lan honek,Manhattanen bizi diren Larry eta Carol Lipton senar emazteen istorioakontatzen du. Euren bizimoduaren egunerokotasunak aspertuta, jendeberria ezagutzeko erabakia hartuko dute biek. Horrela, bizilagunbatzuekin harremanetan hasiko dira.
Gau batean, bizilaguna hilik agertukoda bihotzeko batek jota. Carol Lipton ordea emakumea haren senarrakhil duela pentsatzen hasiko da. Obsesio bihurtuko da ideia hausenar-emazteentzat eta alargundu berri den bizilaguna jarraitu etaespiatzeari ekingo diote.