Emakumeen artean pilota sustatzeko eta egiten duten lana gizartera ateratzeko bidea bete du III. Emakumea Pilotari txapelketak. Ekimenean teknikari bezala lan egiten duen Uxue Fernandez urretxuarrak, gainera, kirol arloan ere txapela lortu du, Ainhoa Montes astigarragarrarekin 1. Mailako finala irabazita. Pierola-Unanue bikoteari 30 eta 24 irabazi zieten larunbatean Zarauzko Aritzbatalden.
Partida orekatua izan zen (bederatzi berdinketa), eta azken zatian ihes egin zuten Fernandez-Montesek markagailuan, 23na egon ondoren. 2. Mailan Dominguez-Lucasek irabazi dute (30-12), Tijero-Urbietari gailenduta.