Mairi elkarteak Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean egingo dute, 16:00etatik 18:00etara, Mairiren lokalean (Urretxuko Ederrena pilotalekuaren atzealdean). Bazkideentzat doan izango da eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko 685 77 70 70 zenbakira deitu behar da.
