Bihar (ostirala) Maddi Iraeta Irigarai artista zumarragarrak Berak badaki erakusketa zabalduko da Juan de Lizarazu aretoan. Inaugurazioa 18:00etan izango da. Irekiera ekitaldian Dizz taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango da. Erakusketaren baitan beste bi hitzordu ere izango dira. Azaroaren 28an eta abenduaren 5an Iraetak bi ikastaro emango ditu. Biak 10:00etan hasiko dira.
Iraetak azken urteetan egindako pintura eta marrazkiak erakutsiko ditu. “Bilbon eginak dira denak, baina han zein hemen bizitako une zehatzak dira gogoratu ditudanak oihal eta paperera eramateko. Ilusio handiz itzuliko ditut herrira”, aipatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide