Gaur (igandea), Katxalinen 12. martxa solidarioa egin dute Donostian. Parte hartzaileak 10:30ean abiatu dira, Saguesetik. Helburua bularreko eta ginekologiako minbizien ikerketa bultzatzea, hil zirenak gogoratzea eta minbiziaren aurka borrokatzen jarraitzen dutenei babesa ematea izan da. Argazkian ikus daitekeen moduan, Urretxu eta Zumarragatik emakume asko joan dira.
Katxalinek hitzaldia ere antolatu du. Nora Santoña podologoak emango du, bihar (astelehena), 17:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hanken zainketari buruzko aholkuak emango dizkie, minbizia dutenei, adinekoei, diabetikoei eta herritarrei orokorrean.
