Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxu eta Zumarraga kalera atera dira, etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren aurka

Urretxu eta Zumarraga
2026/11/11
Otamotz

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxaldek) greba orokorra deitu dute gaurko. Arratsaldean manifestazio jendetsua egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 2.000 lagun inguru elkartu dira. Horra hor amaieran irakurri duten testua:

“Gaur greba orokor eguna izan da, eta kaleak hartu ditugu etxebizitza eskubide unibertsala aldarrikatzeko. Eskerrik asko mobilizatu zareten guztioi, baita greba orokorra antolatzen modu batera edo bestera lagundu duzuen pertsona eta eta herri mugimenduko kolektiboei ere.

Etxebizitza da langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Euskal Herrian argi ikusten dugu hori: prezioek gora egiten dute, bizitegi erabilerarako etxebizitzen kopurua murrizten ari den bitartean, etxegabetzeak ugaritzen ari dira eta, aldi berean, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako baliabideak murrizten… Balantzaren alde batean pobrezia, eskubide ekonomiko eta politikoen murrizketak eta ziurgabetasuna pilatzen dira. Beste aldean, espekulatzaile eta errentista gutxi batzuek inoizko irabazirik handienak pilatzen dituzte.

Etxebizitzaren inguruko negozio espekulatiboaren hazkundea arrakala sozioekonomikoa zabaltzen ari da gure gizartean: langileriaren zati batek familia ondaretik geratzen zaionari esker egin diezaioke aurre krisiari, baina beste asko dira aukera hori ez dutenak. Arrakala horretatik sartu nahi dute faxismoak eta diskurtso erreakzionarioek, azkenaurrekoa azkenaren aurka jarriz. Baina guk ez dugu hori onartuko.

Etxebizitzaren arazoaren errudunak espekulatzaileak, errentistak, higiezin enpresak eta haiek defendatzen dituzten politikariak dira, ez etxebizitzaren arazoa gehien pairatzen dutenak. Euskal
langile klaseak batu egin behar du bere interes komunen alde eta espekulatzaileen aurka, betiere etxebizitzaren arazoaren alderik gordinena jasaten dutenen egoera erreferentziatzat hartuta: indarkeria matxista jasaten duten emakumeek, etxebizitza izateko eskubidea bermatuta ez dutenez, askotan erasotzaileekin bizitzen jarraitu behar dute; sexu genero disidenteek, etxetik kanporatuak izateko arrisku gehiago dute eta higiezinen merkatuak etengabe diskriminatzen ditu; babesik ez duten eta emantzipatu ezin diren gazte langileek; edo higiezinen agentzien eta etxejabeen irizpide arrazista eta klasistak pairatzen dituzten pertsona arrazializatuek eta migratuek.

Zumarragan bertan ikusi ditzakegu txanponaren bi aurpegiak. Miguel Imaz konstruktorak luxuzko urbanizazioa egingo du Ipintzan. 180 metro karratu arteko pisuak eta igerileku pribatua. Berak
negozioa egin ahal izateko, bi familiak etxea utzi behar izan zuten, ordea. Biak egoera prekarioan bizi zirenak eraitsiko duten etxean: bata subarrendatua, bestea engainu baten biktima, babesgabetasun osoan. Udaletxera alternatiba bila joan arren konponbiderik gabe etxea utzi behar izan zutenak. Txanponaren aurpegi batean luxua eta negozioa. Bestean, ezegonkortasuna eta
babesgabetasuna.

Etxebizitzaren krisia espekulatzaileen eta errentisten negozioak eragiten du, eta, beraz, ezinbestekoa da langile klasearen antolakuntza kolektiboa espekulatzaileei eta higiezinen patronalari aurre
egiteko. Patronalak etekin bikoitza ateratzen digu langileoi; batetik lantegietan, soldaten debaluazaioaren bidez; eta, bestetik, etxebizitzaren eremuan, errentismoaren eta espekulazioaren bidez. Horregatik, bi eremuetan klase borroka indartzeko momentua da, eta kapitalaren eta patronalaren interesekin konfrontatzekoa.

Hau guztia, ordea, ez litzateke posible izango espekulatzaileen interesen zerbitzura dauden erakunde publikoak eta alderdi politikoak egongo ez balira. Ildo horretan, erantzukizun politiko eta
instituzional guztiak seinalatu behar ditugu. Alde batetik, eskuineko alderdiak ditugu, hala nola PP, UPN eta EAJ, espekulazioa bultzatzen duten politikak ezkutatu gabe sustatzen dituztenak eta
kapitalaren agenda erreakzionarioaren mesederako politikak aplikatzen dituztenak.

Bestetik, PSOEren Gobernua dugu, egoera errotik aldatzeko ezer egin ez duena, errentadunen eta enpresaburuen interesak ordezkatzen dituen heinean. PSOEren Gobernuari babesa eman dioten alderdi guztiak ere erantzule dira, eta agerikoa da handikeriaz aurkeztutako Etxebizitza Legeak ez dituela agindutako aldaketak ekarri. Eraginkortasun urriko konponbide partzial batzuetatik harago, hartzen ari diren neurriek errentismoaren interesak eta finantzaketa blindatzea dute helburu.

Azkenik, Euskal Herrian erantzukizuna duten erakunde guztiak ere seinalatu behar ditugu. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, baita foru aldundiek ere, eskumen zabalak izan arren,
higiezinen negozioa indartzen duten politikak babesten dituzte. Higiezinen enpresen eta errentadunen interesekin lerrokatuta, espekulatzaileen eskuetan amaitzen diren dirulaguntzak eta
abalak sustatu dituzte, eraikuntza ziklo berri bati bide ematen dioten legeak onartu dituzte, eta errentistentzako onura fiskaletan oinarritutako politikak aplikatzen ari dira.

Azkenik, alderdi guztietako udalek etengabe baimentzen edo zuzenean gauzatzen dituzte etxegabetzeak, alternatibarik eskaini gabe. Gure udalek ere badute bere haria korapilo honetan. Urretxun ikusi dugu: gogoan dituzue Gainzuri-Konbentuan egitekoak ziren etxe berriak? Dirutzak aurreratu zituen jendeak. Baina promotorak negozioa bermatu ezean airean geratzen dira pertsona horiek eta beraien etorkizuna. Zer egiten du udalak? Bere esku dagoena promotorak negozioa egin dezan: legea aldatu behar da 10 etxebizitza gehiago egin ditzan? Pisu bat gehiago egiten utzi behar zaio? Aurrera! Baina 2026a amaitzan ari da eta non daude etxeak?

Beste hainbeste Zumarragan. Lehen aipatu ditugu luxuak eta igerilekuak. Ba udalak beste luxu bat jarri du gure eskura: 31 lokal komertzial etxebizitza bihurtu ahal izango dira aurrerantzean. Ez dituzte eraikuntza berriko pisu batek bete beharko lituzkeen arauak bete beharrik, noski. Etxebizitza krisiaren irtenbidea ezin da izan geroz eta kalitate baxuagoko etxebizitzetan bizitzea langileria. Hori da beraien proposamena: dirua duena igerilekuan, ez duena lonjan.

Egoera arintzeko neurriak har litezke, hala nola alokairuen prezioak jaistea edo etxegabetzeak etetea. Baina hori ere ez da benetan egin. Gure egitekoa, ordea, ez da ogi apurrak lortzeko borrokatzea soilik, baizik eta etxebizitzaren arazoari erabateko konponbide bat emateko aukerak irekitzea. Etxebizitzaren arazoa konpontzea posible da; posible da etxebizitza pertsona guztientzako eskubide bermatua izatea, osasuna edo hezkuntza diren bezala.

Horretarako, espekulazioarekin eta errentismoarekin amaitu behar da. Eta horrek hiru norabide nagusitan aurrera egitea eskatzen du. Lehenik eta behin, espekulatzaileei ondasunak espropiatu behar dizkiegu. Hemen milaka etxebizitza gutxi batzuen esku daude; berreskuratu eta guztion behar kolektiboen zerbitzura jarri behar ditugu. Bigarrenik, etxebizitzaren erabilera espekulatiboa eta errentista debekatu behar ditugu. Inor ez dadin bizi langileen soldataren kontura aberastuz. Eta, hirugarrenik, etxebizitza eta baliabide guztiak langile klasearen beharren arabera antolatu behar ditugu. Merkatu libreak, eskaintzaren eta eskariaren logikarekin, arazoak betikotzen ditu, eta milaka euro kostatzen zaizkigu guztioi.

Baliabideen antolaketa arrazionala behar da, irabazi pribatuaren mende egongo ez dena. Norabide horretan egin behar dugu aurrera, eta antolatu egin behar dugu pairatzen ditugun bidegabekeria guztiei aurre egiteko eta aurrera egiten lagunduko diguten hobekuntzak konkistatzeko. Euskal Herrian badaude aurrerapausoak emateko baldintzak. Azken urteotan frogatu dugu borroka beharrezkoa dela eta merezi duela. Ez dira 8 hilabete 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra egin genuela eta gaur, berriz, kaleak hartu eta erroko eraldaketak bultzatzeko unea dela defendatu dugu, eta baita Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruan sakontzeko unea dela aldarrikatu ere.

Arazoak indibidualak balira bezala aurkezten dizkiguten arren, ezinbestekoa da kolektiboki antolatzea. Antolatzeko deia egin nahi dugu, eta etxebizitzaren arazoa pairatzen duen orori argi esan nahi diogu: ez sentitu lotsarik edo errurik; antolatzea eta borrokatzea dira tresnarik onenak. Langile klase antolatu eta indartsua behar dugu. Bai eskuineko balizko gobernu batek ekar dezakeen eskubideen atzerakadari aurre egiteko, bai ezkerreko gobernuak eman nahi izan ez dituen aurrerapausoak lortzeko. Antolakuntzaren eta borrokaren bidez soilik lor daitezke gauza handiak. Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Andoni Jaka eta Adirane Peñagarikano, herritar onenak Behobia-Donostia proban

2026/11/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Idiazabalgo Iturrioz enpresak 25 etxebizitza eta 26 garaje eraikiko ditu Ipeñarrietako kaleko 28a eta 30a zeuden tokian

2026/11/07
Urretxu
3

Beñat Ibañez zumarragarra, hirugarren Haroko mendi lasterketan

2026/11/09
Zumarraga
4

Haizeak buruhausteak eragin ditu gurean ere

2026/11/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Greba orokorraren eragina goizean goizetik

2026/11/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra deitu dute biharko

2026/11/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT