Idiazabalgo Iturrioz enpresak 25 etxebizitza eta 26 garaje eraikiko ditu Ipeñarrietako kaleko 28a eta 30a zeuden tokian
Idiazabalgo Iturrioz enpresak 25 etxebizitza eta 26 garaje egingo ditu Ipeñarrietako kaleko 28a eta 30a zeuden tokian. Eraikin berriak logela bateko, biko eta hiruko etxebizitzak izango ditu. Ipeñarrieta 28ko eraikina duela ia bi urte bota zuten egoera txarrean zegoelako eta Ipeñarrieta 30ekoa aste honetan bota dute.


